Babestutako edukiak

"Alardea", "Hondar ahoak" eta "Altsasu" fikzioak eskainiko ditu ETBk udazkenean

Euskarazko fikzio sozialaren aldeko apustua egin du ETBk denboraldi honetan. Dagoeneko estreinatuta dagoen Alardea telesailaz gain, laster Hondar ahoak eta Altsasu ikusteko aukera eskainiko du ETB1ek. 

Fikzio laburrak, lau ataletakoak, izango dira aipatutako hirurak. Horri esker, denboraldi honetan gertuko gai ezberdinekin gozatzeko aukera izan dute Euskal Telebistako ikus-entzuleek.

"Alardea"

Urriaren 7an estreinatu zen Itziar Ituño aktore ezaguna protagonista duen Alardea telesaila. K2000k (The Mediapro Studiok) etxeak EITBrentzat ekoiztutako lau ataleko telesail hau Alardearen gaztakan dago oinarrituta. Protagonista, Amaia, bere herriko jaietako alardean desfilatzeko eskubidearen alde borrokatuko da auzokide talde batekin batera.

Ituñorekin batera, aurpegi ezagunek hartu dute parte saioan: Carmen Climent, Klara Badiola, Sara Cozar, Amancay Gaztañaga, Aitzpea Goenaga, Kandido Uranga eta German Alkarazu, besteak beste. David P. Sañudo aritu da zuzendaritza lanetan, berriki Ane bere lehen film luzearekin Donostia Zinemaldian Euskal Zinemaren Irizar saria jaso duen zuzendaria.

"Hondar ahoak"

Nagore Aranburu eta Eneko Sagardoy dira Txintxua Filmsek ETBrentzat sortutako Hondar ahoak telesailaren protagonistak, eta Koldo Almandozek zuzendu du. Ondarroan kokatzen den intrigazko istorio honek, thrillerreko eta zinema beltzeko elementuak nahasten ditu. Itsasontzi baten patroiaren desagerpena ikertzea helburu duen polizia-inspektore baten etorrerarekin batera hasten da istorioa. 

Aranburu eta Sagardoyrekin batera, antzezle-zerrenda nagusia Iñaki Beraetxek, Sara Cozarrek, Ainhoa Artetxek eta Iraia Eliasek osatzen dute. 
Grabaketak amaituta, orain postprodukzio fasean dago eta azaroan estreinatuko da.

"Altsasu"

Terrorismo-delituagatik akusatutako Altsasuko zortzi gazteen auzian oinarrituta dagoen kontakizun askeak, batez ere, auzipetuen sentimenduetan egiten du azpimarra. 

Asier Urbieta da zuzendaria, eta aktore gazteak zein beteranoak izango dira telesaileko protagonistak. Horien artean daude, besteak beste: Jon Olivares, Erik Probanza, Nikola Zalduegi edota Aia Kruse gazteak; eta Guardia Zibilen rola hartuko duten, Cristian Merchan, Jorge Monje eta Yasima Drissi (Guardia Zibilaren neska laguna).

Baleukok sortutako telesail laburra filmaketa prozesuan dago orain eta abenduan egongo da ikusgai ETBn.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide