"Gel solidarioak COVID-19aren aurka"

La Milagrosa ikastetxeko ikasleak, "gel solidarioa" eskutan. / La Milagrosa

Laudioko La Milagrosa ikastetxeko DBHko bigarren mailako ikasleek protagonizatu duten diziplina anitzeko proiektu bati izena ematen dio artilulu honen izenburuak. Gel hidroalkoholiko naturalak egin eta ondoren banatuko dira. Horien truke jasotako dohaintzak Laudioko Caritasi emango zaizkio.

Proiektu kooperatibo honen helburu nagusia gure ikasleak konponbide bila protagonista bihurtzea da, duela ia urtebete bizi dugun egoerari kontzienteki eta aktiboki aurre egin diezaioten. Hori guztia interdependentzia positiboa, erantzukizun pertsonala eta taldekoa landuz, helburu komun baten bila eta giro motibagarria sortuz.

Era berean, gure zentroan ohikoa den bezala, helburu solidarioa izan dezan bilatu dugu, bildu daitekeen dirua “Cáritas Laudio” GKEri emanez.

400 gel hidroalkoholiko inguru banatu nahi ditugu, 10 mililitro ingurukoak, ikasleek beraiek diseinatu eta egindako gutun-azaletan. Gelak alkoholez, aloe veraz, propolioz, landare-olioz eta funtsezko olio batzuez osatuta daude.

Proiektuan hainbat espezialitatetako hezitzaileek hartu dute parte: hizkuntzak (euskara, gaztelania eta ingelesa), proiektua hirueleduna izan baita, zientziak (matematika) eta plastika.

Proiektuaren faseak:

  1. Informazioa bilatzea (gel bat egitea, olio esentzialen onurak).
  2. Diptiko bat egitea gure gelei buruzko argibide eta informazioarekin.
  3. Proiektua garatu ahal izateko gutun formala eta beharrezko aurrekontua idatzi ondoren, helbidean entregatu zen, onartzea eskatzeko.
  4. Gelak egitea.
  5. Publizitatearen diseinua (kartelak, webgunea, tutoriala).
  6. Gutun-azalak egitea.
  7. Gela duten gutun-azalen banaketa eta hori egiteko jarraibideak.
  8. Caritasek ikasleei eskaintzen dien hitzaldia, ikasleen laguntza-lanaz jabetu daitezen.
  9. Jasotako dohaintzak Caritasi ematea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide