BABESTUTAKO EDUKIA

Aiaraldeko gazteek batxiler modalitate berria egiteko aukera izango dute Zaraoben

Batxiler Orokorra eskaintzen hasiko da Zaraobe Institutua. / Zaraobe

Zaraobe Institutuak Batxiler Orokorra eskaintzen hasiko da 2022-2023 ikasturtetik aurrera. Batxiler modalitate hau, batxilergoa amaitzean zer bide hartuko duten erabaki ez duten ikasleentzat pentsatuta dago.

Aiaraldeko ikasleen aukera berriak sortzea da Zaraobe Institutuaren helburua. Bide horretan, Gizarteratze Goi-Mailako Zikloa eskaini dute aurten estreinekoz, eta arrakasta erabatekoa izan da. 2022-2023 ikasturtean, aldiz, Batxilergo Orokorraren aldeko apustua egingo dute ere.

Batxilergo Orokorra etapa amaitzean zer bide hartuko duten erabaki ez duten ikasleentzat pentsatuta dago, edo unibertsitateko edo Lanbide Heziketako titulazioak aukeratzeko asmoa dutenentzat, letrak eta zientziak uztartzen dituen oinarri batetik abiatuta, hala nola haur-irakaskuntza eta kazetaritza. 

Batxiler orokorraren egitura

Irakasgai asko komunak dira beste batxilergoekin (ingelesa, euskara, gaztelania, filosofia) eta hautazko batzuk ere komunak izango dira, baina batxiler honek ikasgai propio batzuk eskaintzen ditu: Matematika orokorrak eta Ekonomia, Ekintzailetza eta Enpresa Jarduera lehenengo mailan; Zientzia Orokorrak eta  Kultura eta arte-mugimenduak bigarren mailan.

Batxiler orokorra etapa amaitzean zer bide hartuko duten erabaki ez duten ikasleentzat pentsatuta dago

Matematika orokorra problemak ebaztera eta informazioa aztertzera bideratuta dago, eta arreta berezia eskaintzen die testuinguru ez-matematikoei, beste ikasgai batzuekin eta errealitatearekin duten harremanari eta komunikazio matematikoari. Ekonomia, Ekintzailetza eta Enpresa Jarduera, ordea,ekonomia- eta enpresa-ikasketetarako hurbilketa bat izango da, ikuspegi zabal batekin eta diziplinarteko asmo batekin. Ekonomiaren funtzionamenduari, ekintzaileen ezaugarriei, erronkei, antolaketa-motei eta enpresen berrikuntzei buruzko oinarrizko jakintza batzuk hurbilduko dizkie ikasleei.

Bigarren mailako irakasgaiei dagokionean Zientzia Orokorrak irakasgaia nahitaezkoa izango da bigarren mailan, ikasleei oinarrizko prestakuntza emateko funtsezko lau diziplina zientifikoetan: fisika, kimika, biologia eta geologia. Irakasgaia bokazio zientifikoak eta prestatzaile zientifikoen bokazioak sustatzeko pentsatuta dago (adibidez, irakasleak), eta ikasleak baieztapen sasizientifiko eta engainagarrien aurrean prebenitzeko.

Azkenik, Kultura eta Arte-mugimenduak  ikasleen alfabetatze kultural, artistiko eta estetikoa bermatu nahi du ikasgai honek, bai eta kode, teknika eta diskurtso desberdinak ezagutarazi. Klaseek eremu zabala hartuko dute: ingurumen-artetik arkitektura garaikidera, body art-etik diseinu industrialera, eta telesailen eta bideojokoen leherketatik kultur lehiaketa handietara, jatorrizko, ekialdeko, kolonaurreko eta Afrikako artearen nozioetatik igaroz. XX. mendearen bigarren erdialdetik gaur egunera arteko aldian jarriko da arreta, batez ere.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide