Euskaldun izatea

Euskararen ezagutza indartuz goaz, baina euskaldun kopurua hazten ari al gara? Sarri kopuruetan geratzen gara eta ematen du hezkuntza eta hedabideak euskaratuz gero, ikastea eta erabiltzea etorriko dela, baina faktoreak askoz gehiago dira.

Euskaldun izatea gehiago da; Euskal Herriko kultura bizitzea, maitatzea, konpartitzea, euskal historiaren gutxieneko ezagutza izatea... Honekin askok pentsa lezake erabilera eta hiztun kopurua bigarren mailan kokatzen ditudala. Ez da hori, ez bada, argi dudala sentsibilizazioaren eta motibazioaren bidetik etorriko dela erabilera, eta ez alderantziz. Euskal Herriak euskara ezagutzen dutenak ez ezik, euskaldun sentitzen eta euskaraz bizi direnak ere behar ditu. Alegia, Euskal Herria bere osotasunean gozatzen dutenak.

Gure amak ez zigun hizkuntza eman. Aitak transmititu zigun baina motibazioa eta sentsibilizazioa biek, berdin-berdin. Argi daukat amari esker naizela euskaldun osoa (kultura maite dut, folklorea bizi dut, euskal geografia ezagutzen saiatzen naiz…) eta aitari esker euskalduna.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide