AZKEN ORDUKOA

Larrialdi egoera onartu du Espainiako Gobernuak, sei hilabeterako luzatzeko asmoz

Erabiltzailearen aurpegia Edu Lartzanguren 2020ko urr. 25a, 13:47

Gaurko Ministro Kontseiluko irudi bat. / Espainiako Gobernua

Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko buruek edukiko dute egoera kudeatzeko eskuduntza, eta erabaki propioak hartzeko aukera. Elkartzeko eskubidea mugatuko du, eta etxeratzeko agindua ezarriko du gauean.

Apirilera arte luzatu nahi du Espainiako Gobernuak larrialdi egoera, izurriari aurre egiteko. Gaur, Madrilen, Ministro Kontseilu berezian onartu dute sei hilabeterako nahi duten egoera. Printzipioz, 15 egunerako ezarriko dute. Bi aste barru, luzapena onartu beharko du Kongresuak.

Martxoaren 14an ezarritakoa baino arinagoa izango da: ez da konfinamendu orokorrik egongo. Biltzeko eskubidea mugatuko da, gauean etxeratzeko agindua ezarriko dute, eta Erkide Autonomoetako buruek kudeatuko dute. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak aukera edukiko dute erabaki propioak hartzeko. Eztabaida dago etxeratzeko aginduaren ordutegiaren inguruan, baina 23:00-06:00 tartea proposatu du Pedro Sanchezen exekutiboak

Horrez gain, Martxoan ez bezala, larrialdi egoera luzea du buruan Espainiako Gobernuak. Bozketa bakarrarekin, sei hilabeterako ezarri nahi du, saihesteko udaberrian gertaturikoa: bi astetik behin egoera luzatzeko eztabaida eta bozketa egin behar izatea Kongresuan.

Baina Alderdi Popularrak gobernatzen dituen bost erkidegoek ez diote orain arte sostengurik eman neurriari. Eta erabakia Alderdi Popularraren sostenguarekin hartzea nahi du Sanchezek, eta harekin gatazkarik sortu gabe.

Edonola ere, dekretua Kongresuan onartzeko gehiengoa edukiko duela uste du Sanchezek, besteak beste Kataluniako Generalitateak eta Iñigo Urkullu Iñigo Eusko Jaurlaritzako eta Maria Txibite Nafarroako Gobernuko lehendakariek alarma egoera ezartzeko eskatu diotelako formalki.

Albiste hau Berria.eus atarian plazaratu da eta Creative Commons lizentzia baliatuta ekarri dugu hona. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide