Apirilaren 19tik aurrera toki itxi gehienetan ez da maskara jantzi beharko Hego Euskal Herrian

Toki gehienetan musukoak utzi egingo dio derrigorrezkoa izateari. / Argia.eus

Garraio publikoetan, zentro sanitarioetan eta soziosanitarioetan derrigorrezkoa izaten jarraituko du.

Toki itxi gehienetan maskara ez da nahitaezkoa izango Hego Euskal Herrian hilaren 19tik aitzina. Garraio publikoetan, zentro sanitarioetan eta soziosanitarioetan derrigorrezkoa izaten jarraituko du. Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak apirilaren 19an onartuko du erabakia. Hala jakinarazi dio gaur Carolina Darias Espainiako Osasun ministroak Espainiako Osasun Sistemaren Lurralde Arteko Kontseiluari.

Erabakia Ministroen Kontseiluak hartuko du, eta maskararen erabilera arautzeko indarrean dagoen legea errege dekretu bidez aldatuko du horretarako. Errege dekretu hori Espainiako Kongresuan berretsi beharko da geroago. Aurreikuspenen arabera, apirilaren 20tik 21era bitartean jarriko da indarrean arau berria, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide