Emakume kirolaria izateaz harro

Asko dira emakume kirolari profesionala izateko bidean aurkitzen ditugun oztopoak. Komunikabideetan azaltzeko tituluak irabaztera derrigortuta zaude, eta hala eta guztiz ere, tarte gutxi eskaintzen diote emakumezkoen kirolari. Lehendik emakume kirolarion egoera zaila bazen ere, gaur egun zer esanik ez.

Krisi ekonomikoak emakume kirolarion baldintzak okerrera eraman ditu baina hori ez da nire ustetan arazo larriena.Badirudi gizartearen alderdi batek gure esfortzua eta lana ez duela gizonezkoarekin alderatzen. Hau dela eta beste irtenbide batzuk bilatu behar ditugu, hau da, kirolaria izateaz gain beste lan mota batzuk aurkitu behar ditugu. Horretarako ere arazo ugari izaten ditugu noski, zeinek emango digu lana astean zehar partiduak baditugu han edo hemen? Zoritxarrez daukagun egoera ikusita, gure kirol urteak nahi baino motzagoak izaten dira eta batzuetan onenean zaudenean uztera behartuta ikusten gara.

Londreseko joko olinpikoetan 18 domina lortu ziren, horietatik 11 emakumeek irabazi zituzten. Datu hau ez al da nabarmena emakume nahiz gizon kirolarien arteko berdintasuna lortzeko?

Hala eta guztiz ere, emakume kirolaria izateaz oso harro sentitzen naizela aitortu behar dut, borrokatzen jarraituko dugu merezi dugun berdintasun hori lortu arte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide