Arabako Lurralde Historikoaren Zuhaitz Berezien Inbentarioa abian da

Erabiltzailearen aurpegia Enara Biguri 2011ko uzt. 19a, 07:17

Arabako Foru Aldundiaren Ingurumen Saileko Ingurumen eta Biodibertsitate Saila aipaturiko inbentarioa egiten dabil. Baita zuhaitz hauen katalogazioa, babes, zaintza eta hobekuntza neurriak zehaztuko dituen proposamena ere.
 
Informazio bilketa fasean daudenez Udal, Batzar Administratibo eta elkarteen parte-hartzea eskatu du Foru Aldundiak, bereziak izan daitezkeen zuhaitzak identifikatzen laguntzeko. Inbentarioan sartu ahal izateko zuhaitz bakanek edo multzoek ondoren zehazten diren ezaugarrietako bat edo gehiago izan behar dituzte:
 
- Ez-ohiko itxura

- Urte asko izatea
- Tamaina bereziki handia
- Paisaia aldetik balio handia izatea
- Ingurune berezian kokatzea
- Erlazioa historia edo herri ohiturekin
- Beraien bitxikeriagatik, besterik gabe
 
Zuhaitz multzoen bitxitasuna kontsideratzeko irizpide hauek edo beste batzuk aintzat hartuko dira: bereziak diren zuhaitz asko egotea edo taldea harmoniatsua edo orekatua izatea.
 
Proposamenak bideratzeko Foru Aldundiak kontratatutako empresarekin (Empresa Paisatge) kontaktatu daiteke UZTAILA BUKATU ARTE:
 
Marta Villota 687 626 872           
martavillota@gmail.com

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide