Euskaraldirako dinamizatzaile lanpostuak: Euskaltzaleen Topaguneak 2 lanpostu estaliko ditu

Otsailaren 11a izango da curriculumak bidlatzeko azken eguna.

Lanposturako oinarrizko eskakizunak:

• Taldeen dinamizazioan eskarmentua
• Euskaltzalea izatea eta Euskaltzaleen mugimendua ezagutzea
• Euskara ondo menperatzea
• Harreman pertsonaletarako eta komunikaziorako gaitasuna izatea
• Gidatzeko karneta eta autoa izatea

Baloratuko da:

• Soziolinguistikari buruzko eta hizkuntza plangintzari buruzko ezagutza eta eskarmentua
• Komunikazio ikasketak
• Parte hartze prozesuetan eskarmentua
• Kudeaketarako gaitasuna
• Pertsona dinamikoa eta autonomoa izatea.
• Erabakiak hartzeko gaitasuna.
• Ofimatika programak eta teknologia berriak erabiltzeko trebetasuna
• Hizkuntzen ezagutza: gaztelera, frantzesa eta ingelesa
• Herriko euskaltzaleen elkartean bazkide izatea

Eskaintzen da:

• Jardun osorako lanpostu bat, abenduaren 31ra arteko kontratuarekin
• Jardun erdiko lanpostu bat, abenduaren 31ra arteko kontratuarekin

Lanpostu zehatz bakoitzerako profil espezifikoagoak zehaztu ahalko dira.

Lantokia Andoinen izango dute bi lanpostuek.

Curriculumak posta elektronikoz bidali behar dira: lanpoltsa@topagunea.eus helbidera.

Epemuga: OTSAILAK 11

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide