Iñaki Moscoso: "Laudioko irudimena esnatzen ari gara"

Erabiltzailearen aurpegia Laudio Ikastolako Gure Aldea taldea 2016ko urt. 8a, 16:16

IÑAKI MOSCOSO (Laudio 1978), Pirulo Txou taldearen abeslaria, Laudion sortua.

Zergatik Pirulo Txou izena?

"Pirula" Irratikook kale "Ikuskizun" bat egin nahi genuen, "Show" ingelesez, "Txou" euskalenglish-ez... "Pirulo Txou".

Nola sortu zen?

1989an Pirula Irratiko bilera batean atera zen ideia. Elkartu ginen Pirula Irratiko irratsaiokook eta musikari batzuk, eta hasi ginen dena prestatzen.

Non hasi zineten ensaiatzen?

"Casa de Pinturas"-ean, Latiorron zegoen etxe okupatu batean, ZEN taldearen entsegu lokalean.

Eta orain non ensaiatzen duzue?

Leku desberdinetik pasa eta gero, 1997. urtetik, EPAko biltegi batean.

Nola lortzen duzue materiala?

Normalean bakoitzak bere musika-tresnaz arduratzen da. Beste taldekoek batzuk utzi dizkigute. Kontzertuak eta CD-DVD salmentatik irabazitako diruarekin berriztu ditugu batzuk.

Nola izan zen audientzia lehengo kontzertuetan?

Ia inork ez zekien egingo genuena. Merkatuaren teilatuan jarri ginen eta pasatzen zen jendea geratzen zen ikusten harriturik... Hurrengo kontzertuan jende pila batek bete zuen Lamuza Parkeko Kafe Panama. Handik aurrera jarraitzaile oso fidelak izan ditugu.

Eta horain hobeago edo txarragoa da?

Oso nagusiak gaude eta jende gutxiago dator gure kontzertuetara.

Disko bat ateratzeko ideia duzue?

Beti gure kabuz egin ditugu grabaketak, ordenagailu batekin eta ondo moldatu gara horrela. Azkarra eta praktikoa da. Kepa Sojoren lehenengo laburmetraiarako egin genuen lehen grabazio sasi-profesionala, eta lehena eta azkena izan zen. Ez daukagu denborarik ezta pazientzarik ere ez...

Eta taldearekin jarraitzeko?

Daramagu urte ta erdi bat elkartu gabe. Familia, lana, bizilekuen aldaketak, gaizotasunak, ordutegi guztiz desberdinak,... Ez daukagu denborarik entsegurako, ezta lagun bazkariren bat egiteko.

Zeintzuk dira taldekideak?

Gure orain arteko azken kontzertuan egon ginen:

Nani eta Pego kitarra, Fede baxua, Iker bateria eta nire abotza.

Erraza da musika talde bat izatea eta informatikan lan egitea?

Gauza desberdinak dira eta bakoitzak bere esparrua dauka. Bata da lana eta bestea zaletasuna. Batekin bestearengandik deskonektatzen duzu. Osagarriak dira. Eta Interneten bidez elkartzen ditut. Arazoa da denboraren falta eta familia bat daukadala.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide