Izan gaitezen zoriontsu

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Urkixo 2016ko abe. 14a, 00:00

Hamar urte igaro dira eskualdean ardurapeko kontsumoko lehen taldea sortu zenetik. Kontsumoa ekintza politiko bilakatzearen ekimenak izan duen gaitasunari buruz eztabaidatu dugu REASen (Ekonomia alternatibo eta solidarioen sarea) lehen kongresuan.

Barrikada berriak aurkitu eta aurre egitera behartuak gaude, hiritar izatea ukatzen diguten unetik kontsumitzaile huts bihurtzeko. Jakintsu handi batek esan zuen moduan, eredu ekonomiko bakoitzak bere banaketa eta horniketa bide propioak ditu.

Sekulako denbora galera izango litzateke ahalegintzea gaur egungo sistema ekonomikoa duintzen eta bere intereserako sortu dituen bideak erabiltzen. Elikadura bada gainera, osasunarekin eta hezkuntzarekin batera, munduko merkatu-hobi berrietako bat; funtsezko sektore bat gainbalioa sortzeko gaitasun geroz eta txikiago baten barruan. Kapitalismoaren zapatilan dagoen harri txiki horrek bidea ireki diezaio,  (eta horretan dabil) beste sektore batzuetan garatzeko ekimenei.

Gure kontsumoak ez gaitzala konplize bilakatu. Bizi dezagun bide berriak sortzeak ekartzen duen bizi-poza. Izan gaitezen errebelde, izan gaitezen zoriontsu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide