Txosna Batzordeak kontzertu oparoak prestatu ditu abuztuko jaietarako

Aurten Laudioko jaietan ez da musikarik faltako. Izan ere, Laudioko Txosna Batzordeak kontzertu ugari antolatu ditu gau guztietan txosnetara hurbildu nahi duen herritar orok dantzatzen ipintzeko. 

Txupinazo egunean Honat erromeria egongo da gaua alaitzeko 20:00tan.  Hurrengo egunean, abuztuaren 16an, 0:30ean EH Sukarrak bere zortzigarren diska aurkeztuko du txosnetan. Talde horrekin batera, Wllis Drummond, Iparraldeko gazteek emango dute haien kontzertua.

Aurten Laudioko jaietan ez da musikarik faltako. Izan ere, Laudioko Txosna Batzordeak kontzetu ugari antolatu ditu gau guztietan txosnetara hurbildu nahi duen herritar oro dantzatzen ipintzeko. 

Txupinazo egunean Honat erromeria egongo da gaua alaitzeko  20:00tan.  Hurrengo egunean, abuztuaren 16an, 0:30tan EH Sukarrak bere zortzigarren diska aurkeztuko du txosnetan. Talde horrekin batera, Wllis Drummond, Iparraldeko gazteek emango dute haien kontzertua. Jaietako lehenengo txanda bukatzeko, abuztuaren 17an, ETS (En Tol Sarmiento) Arabar Errioxatik  eta Izargiren kontzertuak egongo dira. Azken eguneko bi kontzertu hauek 23:00ta izango dira.

Abuztuaren 21ean 23:00etan Hip-Hop gauari hasiera emango zaio eta horretarako Lirykan eta DJ Funi Laudiorrak eskainiko dute haien kontzertua. Itziarren Semeak eta Tximeletaren txanda helduko da abuztuaren 22an 0:00tan. Abuztuaren 23an, aldiz, 0:00tan Skasti igoko da eszenatoki gainera. Talde hau, Gaztea Maketa Lehiaketa irabazi du aurten. Zarauztarrek ska musika jotzen dute. Egun berean Atxurre, Laudioar batzuek sortutako talde berria eta Kop katalanek eskainiko dituzte haien kontzertuak. Bukatzeko, Odoloste egunean, 1:00etan diskodantza egongo da. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide