Argazkigintza digitaleko ikastaroa egiteko matrikulazio epea zabalik

40 orduko argazkigintza ikastaroa eskainiko du Josu Zaldibarrek Arespalditzan.  Matrikulazio epea zabalik dago jada urriaren 21 arte.Ikastaroa urriaren 26an hasiko da.

Ikastaroa egin ahal izateko 180 euro ordaindu behar izango dira. 40 orduak bitan banatuko dira. Alde batetik,  hasierako 20 orduetan, kamarak ezagutu eta oinarrizko kontzeptu teknikoak irakatsiko ditu irakasleak. Hau da, arzgazki onak ateratzen hasteko teknikak ikasiko dituzte bertaratzen diren ikasleak. Bestetik, azken 20 orduetan,  kotzeptu teknikoagoak eta hizkuntza fotografikoa eskuratuko dute.

Josuk Black Kamera metodoa erabiliko du bere ikastaroa aurrera eramateko. Metodoak alde teorikoa eta praktikoa du.

Ordaintzeko modua

Ikastaroa ordaintzeko hiru epe egongo dira. Lehenengo epea kurtsoa erreserbatzeean izango da eta 60 euro ordaindu behar izango dira. Ondoren azaroan ordaindu beharko dira beste 60 euro eta bukatzeko abenduan, kantitate berdina. Informazio gehiago eskuratzeko sartu www.blackkamera.com helbidean edota info@blackkamera.com emailera idatzi. Harremanetarako telefonoa ere erabilgarri: 945/396742 / 649431587

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide