Heldu da gau magikoa

Gaur gauean Laudioko denda zein taberna ezberdinek haien produktuak prezio merkean erosteko aukera emango dute.

Ordutegi berezi bat zehatu dute 20:00etatik 22:00ak arte. Denbora horretan herriko hainbat dendetan beherapenak  egongo dira, batez ere, %10ekoa.  Horrez gain denba askotan ekintza ezberdinak burutuko dituzte. Ez & Bain, alegia, Dj Julio egongo da, Gorostidin ohialen katalogo berriak aurkeztuko dituzte,  Alberto  Acero plazan produktu batzuen dastatzea... Zerrenda luzea da, izan ere, 23 komertziok hartu dute parte gau magiko honetan.

Dendez gain, baita ere, hainbat taberna elkartuko dira gau berezira. gainera, ordutegia 01:00k arte luzatu dute. Batez ere bi eskaintza izango dituzte. Alde batetik 2x1 pintxoetan. Adibidez, Aldatz, Arrañope, Bar Blanco, Iluntze, Gozo Toki.... Bestetik, kubatak 4 eurotan eskainiko dituzte, hala nola, Haitzulo, Cubanito, Txantxiku, Indriska... Tabernen zerrenda baita ere luzea da.

 Umeentzako gaua baita ere

 Helduentzako soilik ez, umeek ere haien tokia izango dutelako gau magikoan.  Araba eta Pio XII kaleen artean dagoen bidegurutzean koltxoneta elastikoak jarriko dituzte. Gainera, Ezka kalean puzgarriak egongo dira. Bukatzeko, Zumalakarregin txapak eta puztukiekin formak egiteko tailerrak egongo dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide