Hurrengo ostiralean umorezko kale antzerkiak ikusteko aukera

Orozkoko herrian umorezko kale antzerkietaz gozatzeko aukera paregabea zabaldu du udalak.  “Udako Kale Antzerki Aroa” izenpean egingo dituzte bi emanaldiak.

Lehenengoa gaur izango da,  Zubiaur plazan, gaueko 21:30ean.  “Sustraiak” izeneko musikala estreinatuko du egitarauak, Simulacro konpainiaren eskutik.

Bigarrena, aldiz, uztailaren 27an izango da, hau da, hurrengo ostiralean.  “Mediopelo” da emanaldiaren izena eta Ganso & Ciak antzeztuko dute.

Kultura arloko zinegotziak dioenez, Begoñe Olabarria,  udako egutegirako ezinbestekoak diren emanaldiak dira eta  orozkotarren artean arrakasta izatea espero du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide