Bi atxilotu, zauritu bat eta bost identifikatu Tubos Reunidos enpresan egiten ari diren 24 orduko lanuztean

Tubos Reunidos enpresako langileak 24 orduko lanuztea egiten ari dira gaur. Goizaldeko 5etan hainbat langile bildu dira Amurrioko enpresaren sarreran, langileek adierazi dutenez, ertzaintza bertan bildutako langileak "jazartzen" aritu da lehenengo ordutik. Polizia pikete informatiboan parte hartzen ari ziren langileei oldartu zaie azken hauek lanera hurbildu den langile baten kotxera hurbildu direnean. Bertan zeuden langileek adierazi dutenez, polizia bultzaka hasi zaie eta langile bati ukabilkada batez ezpaina hautsi diote.

Tubos Reunidos enpresako langileek gaur egingo dute 24 orduko lehenengo lanuztea. Goizeko 6etan hasiko dira.Egun berean, enpresako sarreran,  batzar informatiboa egingo dute eguerdiko 13:00etan, langile zein hurbiltzen den orok egoeraz jabetzeko.

Enpresako zuzendariak, duela gutxi gobernuek ezarritako lan erreformak  jarri nahi dizkie enpresako langileei. Murrizketen artean soldaten jaitsiera dago. Langileen arabera, azken urtean enresak izan dituen irabazi guztiak, 19 milioi eurokoak izan direnak, langileei esker izan ditu.

Zuzendaritzak bere horretan jarraitzen badu langileek hurrengo astean lanuzteak egiten jarraituko dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide