Hirigintzaren inguruko informazio hitzaldiak antolatu ditu udalak

Laudioko Udalaren Ideien Bulegoak HAPOa eta hirigintzaren inguruko bi hitzaldi informatibo antolatu ditu kultur etxean.  Hitzaldietan arkitektoak, hirigileak eraikitzaileak, sustatzaileak, agentziak, sindikatuak, auzoetako ordezkariak, plan orokorren gainean iradokizunak dituztenek eta edozein herritar bilduko dira.

Laudioko Udalaren Ideien Bulegoak HAPOa eta hirigintzaren inguruko bi hitzaldi informatibo antolatu ditu kultur etxean.  Hitzaldietan arkitektoak, hirigileak eraikitzaileak, sustatzaileak, agentziak, sindikatuak, auzoetako ordezkariak, plan orokorren gainean iradokizunak dituztenek eta edozein herritar bilduko dira.

Lehenengo hitzaldia apirilaren 17an izango da arratsaldeko 18:00etan.  “Hiri antolakuntzako plagintzaren egungo egoera Laudion, 1979tik izandako bilakaera” izango da mintza-gaia. Horretarako Jesus Cebolla Erquiaga, Udaleko hirigintza eta ingurugiro arloko burua, eta Anton Agirregoitia Aretxabaleta, arkitekto hirigilea, hurbilduko dira gai hori jorratzeko.

Bigarrena, aldiz, apirilaren 19an izango da ordu berean.  Oraingoan “Laudion hiri-lurrak berritzeko aukerak” aztertuko ditu Fernando Heviak, Laudio Udaleko arkitektoak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide