Kop kataluniatik inoiz baino indar gehiagoz datoz

Aste honetan kataluniako talde batekin nator; kOP. . 1998an sortu zen Speereth taldearen errautsetatik eta hardcore-punk estiloko musika jotzen dute. KOP taldearen letrek kritika soziala eta politika lantzen dituzte, hiru hizkuntzatan: euskaraz, katalanez eta gaztelaniaz.

Aste honetan kataluniako talde batekin nator; kOP. . 1998an sortu zen Speereth taldearen errautsetatik eta hardcore-punk estiloko musika jotzen dute. KOP taldearen letrek kritika soziala eta politika lantzen dituzte, hiru hizkuntzatan: euskaraz, katalanez eta gaztelaniaz.

2001eko urriaren 10ean, Fermin Muguruzarekin batera emango zuten kontzertua baino egun batzuk lehenago, komunikabide batzuek taldeko abeslariak atxilotzeko agindua zabaldu zuten. Ustez, ETAko Bartzelona komandoari laguntza emateagatik. JuanRa-k, badirudi, Pedro Varela Europa liburudendako agintari eta CEDADE mugimendu neonaziaren liderrari buruzko informazioa erraztu ziola ETAri. Kontzertu hori ez zen bertan behera geratu beste abeslari batzuei esker, nahiz eta JuanRa desagerturik egon.

2002ko urtarrilean JuanRa Herbehereetan atxilotu zuten eta segurtasun handiko espetxean sartu zuten. 5 urtetara kondenatu zuten eta 2007ko maiatzean libre geratu zen.

JuanRaren askapenaren ostean, 2007an, taldeak disko berria atera zuen, Nostrat. Lan hau bi zatitan banatzen da: lehenengoa taldearen abestiaz osatua dago, JuanRaren letrekin eta Kuraia taldeko abeslariaren ahotsekin, Bigarren zatia, aldiz, taldearen abesti zaharrak dira Boikot, Banda Bassotti, Berri Txarrak edo Obrint Pas taldeek jota.

2008ko udazkenean, taldeak bere itzulera jakinarazi zuen bere lehengo bi kontzertuetarako, lehenengoa urtarrilak 9an Bartzelonan eta urtarrilaren 10ean Berriobeitin . Bi kontzertu hauek izan ziren bere "Sols el poble salva al poble" birako lehenengo kontzertuak.

2010.urtean berien azken lana kaleratu dute: Accio directa. Hemen usten dizuet La lucha continua abestiarekin.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide