“Greba hasi eta bi asteetara gure lanpostuak ordezkatzen hasi ziren”

OSCAR NAVARIDAS (Laudio, 1972) Tomas Acha SL enpresako langilea da. 11 urte egon da lanean enpresa horretan. Greba hasi zutenean kaleratu zuten.

Zer gertatu da azken aldian enpresan?

OSCAR NAVARIDAS (Laudio, 1972) Tomas Acha SL enpresako lankidea da. 11 urte egon da lanean enpresa horretan. Greba hasi zutenean kaleratu zuten.

Zer gertatu da azken aldian enpresan?

2011. urtean jada entzun genuen krisia dela eta gauzak enpresan ez zihoazela oso ondo. Horregatik urte bereko otsailean nagusiarekin batzartu ginen langile guztiak. Nagusiarekin biltzen ginen lehen aldia izan zen. Batzar horretan esan zigun egoera nahiko latza jartzen ari zela, bankuek jada ez zutela dirurik ematen. Hori dela eta soldata guztiak %25eko murrizketa izango zutela adierazi zigun, baina abuztu, iraila edo asko jota urrirako denok egunean egongo ginela, hau da, %25eko jaitsiera hori berreskuratuko genuela.

Nagusiak esandakoa bete da?

Ez. Lan asko egon da azken denboraldian, baina ez dugu lortu hark esandakoa kobratzea. Abuztuan langile guztiak bildu ginen, bazegoelako jendea soldatarik gabe zegoena, batzuk hilabete batean, beste batzuk bi... Egoera kontuan izanda pentsatu genuen egokiena aholkatuko zigun norbaitekin biltzea izango litzatekeela. Hainbat aukera begiratu eta gero LAB sindikatuarekin afiliatzea erabaki genuen.

LAB sindikatuarekin afiliatu eta gero zer da egin duzuena?

Negoziazio bat egiten saiatu ginen. Enpresak hainbat material saldu zituen, enpresaren erdia gutxi-gora-behera, hala nola, kamioiak. Horrekin langileekiko zuten zorraren erdia ordaindu zigun. Zor hori ondo ulertzeko esan behar dut, adibidez, 2011ko otsailaren soldata hori apirilean ordaindu zigutela eta horrela gurpil antzeko baten erara joan da kontu guztia. Gainera garrantzitsua da jakitea ere, gure soldatak bi parte ezberdin dituela. Alde batetik, soldata normala daukagu eta bestetik dietak eta horrelakoak barneratzen dituen soldata. Lehengo soldata bi hilabete eta erdiko atzerapenarekin doa eta dietena, aldiz, hiru hilabete edo hiru hilabete erdiko atzerapenarekin.

Abuztuan greba egiteko seinale antzeko bat eman genuen. Guk eskatzen genuen zor ziguten hiru hilabeteen soldatak kobratzea. Enpresak esan zigun hilabete eta erdi ordainduko zigutela greba ez bagenuen egiten. Azkenean langileak soldata hori onartu eta lanean jarraitu genuen.

Orduan,urtarrilera heltzean, zenbat soldata zor dizkizue enpresak?

Gaur egun azaroa, abendua eta parteko ordainsaria. Soldata osoak, hau da soldata normalarena eta dietak guztiak. Eta oraindik badago baten bat urriko dietak kobratu behar dituenak. Horregatik, urtarrilean hasi genuen greba.

Greba horrek kaleratzeak ekarri ditu?

Bai. Urtarrilaren 2an hasi genuen greba. Ba urtarrilaren 9 edo 10ean hasi ziren kaleratzeak. Guztira 8 kaleratu egon ziren, haien artean ni. Kaleratzearen arrazoia izan zen greba dela eta enpresa geldirik geratzen zela eta ezin zigula guztioi lanik eman. Noski kitatze agiria ez digute ordaindu. Baina hemen ez da kaleratzeen arazoa bukatzen.

Zer gertatu zen?

Kontua da urtarrilaren 14rarte ez digute Gizarte Segurantzan bajarik eman langabezia kobratu ahal izateko. Baina, gaur egunean, salatu behar izan ditugu enpresaren ziurtagiria emateko, hori barik ez dugulako langabezia ordaintzen. Baina, gauza da Inemean esan zigutela greba egiten geundenez enpresak kodigo bat aktibatu behar zuela greba hori legala izateko. Ez dute aktibatu eta greba ilegala egin bagenu bezala agertzen da dokumentuetan. Horrek suposatzen du langabezian egonda 30 euro gutxiago kobratzea.

Greba beste ondorioren bat ekarri du?

Greba hasi eta bi asteetara gure lanpostuak ordezkatzen hasi ziren. Gauza da gure garraioak egiten ditugunean aurretik kamioia doala eta bere etxetik seinalizazioa duen kotxe bat. Lortu dugu kamioi horren hainbat dokumentu, non kargatu zuen, kamioiaren baimena, matrikulak... Horri esker jakin dugu atzetik zihoan kotxea gure enpresakoa zela. Nahiz eta Achako errotuluak kendu zituzten eta beste enpresarenak jarri, bagenekien gure kotxea zela.. Izan ere, gure kotxea laranja da eta beraiena zuria, beraz nabaria zen gure enpresako kotxea zela. Hori guztia salatu egin ziguten.

Zer egin zenuten hori jakitean?

Frogak lortzera joan ginen ia ia Madrileraino. Ez zen gauza erreza izan, baina, argazki erreportajea, bideoak, audioak grabatu genituen. Dokumentu guztiak ikuskatzaileari eman genizkion, baina arazoa zen kamioilariak eta langile horiek ahoz egindako kontratua zutela eta ez paperean sinatutakoa. Horregatik ikuskatzaileak esan zigun guk egindakoa, oraingoz, ez zuela balio. Ez dakigu oraindik zer gertatu den gai horrekin. Zain gaude.

Etorkizunari begira zer lortu nahi duzue?

Zor digun guztia ordaindu dezala. Greba egin baino lehen azaroko soldata ordainduko ziguten, dena prest zegoen. Baina greba egitea erabaki genuen eta gaur egun, otsailean, oraindik ez dugu soldata hori ikusi. Horregatik esaten dut zor digun guztia eman behar digutela, dirua egon badagoelako.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide