Aiara Batuz taldeak auzokideen batzarrak antolatu ditu

Aiara Batuz taldeak herritarren iritziak eta arazoak ezagutzeko auzokideen arteko batzarrak antolatu ditu hainbat herritan.

Iratxe Parro Aiara Batuzeko kideak adierazi duenez, batzar hauen ideia udaletik atera beharko litzateke. Horrela gertatu ez denez, haiek bultzatu dituzte herritarren arteko asanblada hauek.

Batzarrak Gabonetatik aurrera egin dira. Hasieran lau asanblada egin nahi zituzten, baina, elurteak zirela eta, bat bertan behera utzi behar izan zuten, Lantenokoa hain zuzen ere. Hori dela eta, Izorian, Luiaondon, eta Arespalditzan egin dira batzarrak.

Bileretako partaidetza txikia izan da, izan ere, Izorian eta Luiaondon bi pertsona bildu ziren eta Arespalditzan hiru. Hala eta guztiz ere, Iratxe Parroren arabera, partaidetza nahikoa izan da aurrera jarraitzeko. Ez zuten gehiagorik espero eta egindako asanbladak positiboki baloratzen dituztela adierazi du.

Batzarretan jasotakoak auzokideen etxeetara bidaliko dituzte diptiko baten bitartez. Diptikoan, besteak beste, Aiara Batuz taldearen helburuak, funtzionamenduak eta zalantzak agertuko dira.

Taldeari gustatuko litzaioke batzar horiek Udalarekin batera egitea, baina, horrela ez gertatzekotan haien kabuz egiten jarraituko dute. Hurrengo asanbladak uda aldera egingo lirateke.

Bilduk Udala parte hartzea "dagoeneko" sustatzen ari dela adierazi du

Bildu koalizioak prentsan jakitera eman duenez, Udala administrazio batzordearekin batera lanean aritu daa herrietan dauden arazo ezberdinaz hitz egiteko, hala nola, uraren kalitatea bermatzen duten kloro deposituen zainketa. Horretaz gainera, Josu Artetxe alkatea birritan joan da Herritarren Udalbatza Irekiko Asanbladetara eta Kultur eta Kirol elkarteekin bildu da haien kezkak ezagutzeko. Gainera udalak, lehen aldiz Herritarren Asanblada Ireki bat deitu du kiroldegi berriaren obrak bertan behera uztearen gaiaz hitz egiteko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide