“Eskertzekoa da jendearengandik jaso dudan babes guztia”

PATXO XABIER POZO (Laudio, 1954) 34 urte Tubacex-eko enpresan lanean egon ondoren kaleratua izan da. 57 urterekin langabezian geratu da eta gainera lapurreta egotzi dio enpresako zuzendaritzak. Patxok dio bera errugabea dela. 12 urteetan egon da Tubacex-eko komitean sartuta. Berak “Garzon de Segunda” lanpostuan egiten zuen lan, labe moduko batean.

 

PATXO XABIER POZO (Laudio, 1954) 34 urte Tubacex-eko enpresan lanean egon ondoren kaleratua izan da. 57 urterekin langabezian geratu da eta gainera lapurreta egotzi dio enpresako zuzendaritzak. Patxok dio bera errugabea dela. 12 urteetan egon da Tubacex-eko komitean sartuta. Berak “Garzon de Segunda” lanpostuan egiten zuen lan, labe moduko batean.

 

Orain dela gutxi kaleratu zaituzte Tubacex enpresatik. Zer gertatu da?

Lapurreta bat leporatu didate. Suposatzen da nikel materiala lapurtu dudala. Oso zaila da produktu hori saltzea oso garestia baita. Gainera material kimikoen artean toxikoenetarikoa da. Gure lantegian 10 pertsonek salatu zuten minbizia eta horietatik 8 hil dira.

 

Nola frogatu dute zuk lapurreta hori gauzatu zenuela?

Ezin dute ezer ez frogatu. Haiek diote grabaketa bat dutela eta bertan materialaren manipulazioa egiten nagoela. Noski, nire lana burutu ahal izateko nikela manipulatu behar dut. Esaten dute material hori desagertu dela eta logikoa da, baina ez lapurtu dudalako, baizik eta nire lanean erabili dudalako.

 

Beraz, zer da kamerak grabatu zuena?

Batek daki grabazio hori existitzen den ala ez. Nik behintzat ez dut ikusi. Kamerak badaude lantegian, baina beti ez daude funtzionamenduan. Behin leherketa bat egon zenean, kameren bideoak ikusteko baimena eskatu nuen eta esan zidaten bideorik ez zeudela. Horregatik uste dut nahi dutena grabatzen dutela. Ez dakit nola eramango duten kameren funtzionamendu hori, baina oso arraroa iruditzen zait dena.

 

Kamerez gain, ba al daukate beste segurtasun neurririk enpresan?

Bai, askotan sartu eta irteten diren kotxeak miatzen dituzte norbaitek enpresako materiala lapurtu duen jakiteko. Gauza da niri inoiz ez didatela ezer aurkitu eta kasualitate handia iruditzen zait niri nikelaren lapurreta hori leporatzea.

 

Zuk uste duzu lapurretagatik kaleratu zaituztela?

Ez didate inolako arrazoirik eman. Lapurretaren akusazioa jaso eta 5 egunetan kaleratu naute. Haien arrazoia hori dela pentsatu beharko nuke. Baina horrez gain lehenago jubilatzea ere eskatu nuen. Beraz, ez dakit zer pentsatu.

 

Salaketaren bat jarri du enpresak zure aurka?

Ez, ez da ezer ez egon. Kaleratzea eta kitatze-agiria soilik eman didate. Ez didate ez kalte-ordainketaren inguruan hitz egin, ezta kaleratzearen prozesuaren inguruko ezer ez esan. Ez didate ezer ez esan.

 

Greba eguna izan da Tubacex-eko enpresetan. Zer moduz joan zen eguna?

Izugarrizkoa izan da. Amurrioko lantegi osoa gelditurik egon da. Laudion, aldiz, uste dut goizean ez dutela lanik egin, bulegoetako jendea izan ezik. Ordu bateko kontzentrazioan egon naiz eta lantegiaren atean 200 pertsona inguru bildu gara. Hori niretzat izugarri izan da, enpresa oso bat produzitu gabe eta 200 pertsona bildu baitira hor elkartasuna adierazteko. Eskertzekoa da jendeak gaur eman didan babes guztia benetan.

 

Etorkizunari begira zer uste duzu gertatuko dela?

Printzipioz, gaurko greba eguna eta gero batzar bat egon beharko litzateke eta enpresak pixka bat hausnartu beharko zukeen. Baina batek daki zer gertatuko den. Enpresakoek esan didate, adibidez, nikel zati horren balioa ordaintzen badut 1.200 eurokoa dena, lantegira itzuli ahal izango naizela. Baina argi daukat ez dudala hori egingo, ordaintzean errudun bezala agertuko nintzelako eta ni errugabea naiz, ez dut ezer lapurtu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide