Gizon-emakumezkoen berdintasunaren inguruko diagnostiko parte-hartzailea egingo dute

Hirian gizon zein emakumeen aukera berdintasunak aztertu nahi ditu Parekidetasun Batzordeak. Horretarako, elkarteen, zein Urduñako hiritar ezberdinen iritziak jasoko dituzte. Diagnostiko parte-hartzaile honen helburuak anitzak dira. Helburu nagusiena, herriko beharrak, arazoak, interesak, indarguneak eta aukerak identifikatzea da.

Behin ondorio horiek lortuta, helburuen zerrenda zehatza osatuko dute. Horri esker, ekintza plan posible baterako estrategiak proposatu ahal izango dituzte.

Hirian gizon zein emakumeen aukera berdintasunak aztertu nahi ditu Parekidetasun Batzordeak. Horretarako, elkarteen, zein Urduñako herritar ezberdinen iritziak jasoko dituzte. Diagnostiko parte-hartzaile honen helburuak anitzak dira. Helbururik nagusiena, herriko beharrak, arazoak, interesak, indarguneak eta aukerak identifikatzea dira..

Behin ondorio horiek lortuta, helburuen zerrenda zehatza osatuko dute. Horri esker, ekintza plan posible baterako estrategiak proposatu ahal izango dituzte.

Aipatutako helburu horiek lortu ahal izateko herritarren iritziak, beharrak zein nahiak jakiteaz gain,   gaur egun Urduña dagoen egoeraren inguruko hausnarketa bat egingo dute.  Horregatik,  genero perspektibatik zenbait datu kuantitatibo eta kualitatibo berrinterpretatuko dituzte, jarraitu beharreko bidea zein den jakin ahal izateko.

Otsailaren 9an arratsaldeko19:00etan Kultur Etxeko areto nagusian batzarra egingo du batzordeak. Herritarren parte-hartzea eskatzen dute diagnostikoarekin hasi ahal izateko.

Mota honetako diagnostiko parte-hartzailea ez da 2007.urtetik egin. Batzordeak, ezinbestekoa ikusi du diagnostiko berri bat burutzea, taldearen helburuak diagnostiko honen emaitzetan oinarritu nahi baitituzte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide