Amurrioko txakur kakak

Erabiltzailearen aurpegia Manu Gonzalez 2014ko ots. 1a, 00:00

Manu dut izena eta zortekotzat dut nire burua txakur bat eta animaliak aske jolasteko gune batetik gertu bizi naizelako (Landako auzoko ibai inguruan bizi naiz, Laudio eta Urduña arteko paseoa etorkizunean joango den tokian).


Pena ematen dit herritarrek eta bereziki, umeek, gurasoen beldurragatik minen zelai hauetan ezin jolasteak. Nik, zoritxarrez, egunean hiru edo lau aldiz zeharkatu behar dut zelaia, eta txakur kakekin ezusteko bat edo beste izan dut.
Udaltzaingoan askotan kexatu naiz eta begiratu bat emateko paseorik ez dutela egin iruditzen zait. Horregatik, fosforito koloreko makil batzuk ipini behar izan ditut gorotza dagoen tokietan berriro ez zapaltzeko. Eta, ez dira gutxi izan.


Jabeek txakurren kakak jasotzeko araudia martxan jarri duelako arduraduna udaletxea bada, berea da legea betetzeko neurriak hartzeko erantzukizuna ere.


Eskutitz honen bidez herritar guztiak zentzudunagoak izateko deia luzatzen dut, Amurriogatik. Gutxi batzuei bost axola izanagatik ez dugu bi edo hiru lagunen arduragabekeria besteok zertan ordaindu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide