Artista berriak

Artea, gaur egun guztioi zeharka inguratzen gaituen gauza bat da, bai kaleetan, etxeetan, espazio publikoetan,…aurkitu dezakegu.


Nahiz eta arte mundua egoera zailean egon artista berri guztiek haien lanak erakusteko gogoa dute, euren burua lantzeko, edota publikoaren aurrean aurkezteko.


Gaur egun, hainbat artista mugimendu sortu dira egile berri hauentzat. Erakusketak egitera hurbiltzen dituzte. Mugimendu hauek, gai konkretu bat jarriz, deialdiak sortzen dituzte eta espazio bat ahalbidetzen dute, erakusketa kolektiboak aurrera eramateko, hainbat hiri eta herrialdetako eta hainbat estilo eta teknika desberdinetako artistak batuz, erakusketa aberats bat sortuz.


Mugimendu hauen helburua alde batetik “artista berri” hauei erakusketak egiteko laguntza ematea da eta bestetik publikoa zeharka  erakartzea da. Publikoa erakusketarekin topatzea eragiten dute, museo edo arte galeria batera joan beharrean. Erakusketa bat egiteko, hiriko kaleak, espazio irekiak erakusketa gelak,..eskenatoki gisa erabiliz, era dinamiko eta berritu batean.


Nire arte ibilbidean, espazio ezberdinetatik mugitzen saiatu naiz, bai hiri espazioetan, erakusketa geletan, tabernetan edo erakusketa kolektiboetan ere. Era berean, beste hiri batzuetara hurbildu naiz, Bilbo, Zaragoza, Palermo,... Honek nire ibilbidea aberastu du, hainbat lekutako artista berriak ezagutuz eta gauza berriak ikasi ditudalako.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide