Aita “Fidel de Lekamaña”

Amurrioko udal liburutegian liburu bat dago, baina oso jende gutxik daki egilea amurioarra dela . Ez da harritzekoa; oso jende gutxik ezagutzen du egilea eta liburua bai Amurrion, eta bai Euskal Herrian ere. Horrek ez dio garrantzirik kentzen, askotan bitxikeriak ezezagunak izaten dira. Gainera kasu honetan ezezagutzak bere zergatia du.Geure azken urteetako barne historia zuri beltzean kokatzen da zergatia.

Liburuak “Soberanía vasca: Cuestión de justicia” du izenburua eta Ttartalok argitaratu zuen 1990 urtean F.Aretxaga ezizenarekin. Lizarra-Garaziren garaian Euskaria erakundeak berriz argitaratu zuen 1998 urtean. Ezizenaren zergatia egileak, liburuan azaltzen du. Hil baino lehenago bere nortasuna aditzera eman zuen. Egileak Sixto Galíndez de Castañiza Llano ( “ Fidel de Lekamaña” abade kaputxinoa, Filipinetan ibilitakoa, 1923- 2001) du izena. Liburuxkak ez ditu 90 orrialde baino gehiago baina ezin hobeto azaltzen du Euskal Herriaren historia Erdi Arotik gaur egunera arte. Ezizenaren zergatia gure azken urteetako gatazkan kokatzen da. ETAk 1981 eta 1985 urteetan Felix eta Estanis anaiak hil zituen, eta Sixtok hiletako mezatan goretsi zituen oso minduta. Bost urte beranduago argitaratu zuen liburua.

Azken boladan ETAren biktimak direla eta, mendekuaren aldeko mugimenduak nagusitu dira, Madriletik bultzaturik haute etekinak bilatuz. Argi dago beste jokabide zintzoagoak gertatu izan direla gure inguruan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide