Igandean Lendoñobeitiko 7. mendi ibilaldia egingo da

Igande honetan Lendoñobeitiko 7. mendi ibilaldia egingo da Larruazabaleko inguruan. Bertako historia xumea, toponimia eta ohiturak plazaratzea eta, bide batez, Lendoñobeitiko eta Larruazabal Herri-batzarreko ondarearen berri ematea helburua duen ibilaldia 8etan dorretxetik irtengo da. Aurtengo edizioko ibilaldiak 18 km ditu eta parte hartzeko, egun berean ordu erdi bat lehenagotik izena eman beharko dute animatzen direnek.

Igande honetan Lendoñobeitiko 7. mendi ibilaldia egingo da Larruazabaleko inguruan. Bertako historia xumea, toponimia eta ohiturak plazaratzea eta, bide batez, Lendoñobeitiko eta Larruazabal Herri-batzarreko ondarearen berri ematea helburua duen ibilaldia 8etan dorretxetik irtengo da. Aurtengo edizioko ibilaldiak 18 km ditu eta parte hartzeko, egun berean ordu erdi bat lehenagotik izena eman beharko dute animatzen direnak.

Ibilaldia Lendoñobeiti, Uria, Ollargan gaina, Landetako gaina, Lendoñogoiti, Garondo, Belandia, Mendeika eta Lendoñobeiti izango da eta bizkaiko eskualde esanguratsu honetako hainbat bidezidor ikusgarrietatik pasako da.

Antolatzaileen esanetan, “beti bezala ez da oso ibilaldi zorrotza, ez altueran eta ez distantzian; ez da sasoi betean egon behar. Egiteko eskatzen den gauza bakarra honako hau da: gure bazterrak ezagutzeko gogoa izatea eta egin bitartean, gozatzea.”

Bertakoek deialdia plazaratzeko orduan hurrengoa adierazi zuten: “Hemengoa bazara, edo Larruazabalgo edozein herriarekin loturaren bat baldin baduzu, ibilaldia egiteaz gain bizi edo entzun duzun hainbat istorio gogoratuko dituzu. Herrikoa ez bazara ongi etorria eta eskerrak ematen dizkizugu gurera etortzeagatik. Ibilaldiarekin gozatuko zarelakoan gaude; eta zure egonaldia bukatu ondoren, neurri txiki batean hemengoa sentituko zara agian.

Horra hor, uztailaren 17an eskualdean egiteko plan interesgarria, non berriro ere mendia eta kultura lotutik agertzen dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide