IRITZIA

Elurra eta elur-jausiak

Iturrigorri mendiko zonaldea, elurtuta. / URV Ertzaintza

Euskal Herrian, elur-jausi arriskua ez-ohikoa da, Nafarroako ipar-ekialdean salbu. Bertan Izabako herrigunea dago, Erronkari-Zaraitzu eskualdean. Neguan, elurte handiak ditugunean, elur-kotak gora egiten duenean edota tenperatura handiko egun eguzkitsuetan, Lakora (1.843m) mendiko hego magalean elur-jausiak ohikoak dira eta horregatik NA-137 errepidea (Burgi-Izaba-Frantzia) itxita egoten da  45. kilometrotik aurrera Frantziako mugaraino. Horrek, aterpera, ipar eski gunera eta Frantziako Arette-La Pierre Saint Martin eski estaziora iristeko aukerak galarazten ditu aldiro.

Bien bitartean, aurtengo gabon oporretan eta urtarrilean zehar, elurraz euskal mendietan gozatzeko aukera paregabea izan dugu. Baldintzak oso onak izan dira zenbait egunetan zehar eta metatutako elurragatik elur-jausiek eragindako istripuak gertatu izan dira, pertsonak arrastaka eraman dituztenak eta materiala galtzea eragin dutenak, Aizkorri eta Anbotoko mendiguneetan, esaterako.

Neguko baldintza hauetan, ezinbestekoa da ohitura onak jarraitzea: Irteera ongi prestatzea, EBD (Elur-jausien Biktimen Detektagailua) eramatea eta ongi erabiltzen jakitea, pala eta zunda izatea, material segurua erabiltzea (kontu handia uhalekin), beti lekurik seguruenetik trazatzea, ez arriskatzea inoiz talde osoa aldi berean, ondorioak beti kontuan izatea, zure erabakiak etengabe berraztertzea, taldearen barruan komunikazio ona izatea, ikastea eta informatzea.

Etorkizunean horrelakoak izango ditugu? Seguru baietz. Elurte hauek guztiz bateragarriak dira Iberiar penintsula eta planetaren zatirik handiena jasaten ari den tenperaturaren hazkundearekin, gizakiak berotegi-efektuko gasak igortzen dituelako. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide