Iñigo Cabacas Justizia!!! Inpunitaterik ez!!

Gauza jakina da Ertzaintzak Bilbon eraildako gaztea Basauriko semea izan arren, Laudion familia zuela.   Iloba galdu zuten Laudioko izeko eta osabari  Ertzaintza berak semea kendu eta Espainiako kartzeletara bidali zuen 5 urte luzez.

Biktimaz, memoriaz eta autokritikaz gehiegitan hitz egiten ari den honetan, familia honek zeresan handia izango zukeen horren guztiaren inguruan. Baina nago inork ez diela ezer galdetu, kontrakoa baizik.

Egunotan, Iñigoren kasua berriro izan da hizpide. Modu krudel zein tamalgarrian berriro ere. Auzia argitzeko aurrerapausuak eman baino, euren mina arintzeko neurriak hartu baino, Iñigoren familia iraindua izan delako berriro ere.  Iñigo erail zuten ertzainen burua aste honetan Donostian egindako jardunaldietan, torturaren aurkako ikur bezala ez dute agertu ba!

Hala ere, Iñigoren familiak tinko jarraitzen du, jarrera eredugarria erakutsita. Ardura nekeza bezain duin horretan, familiaren bozeramile lanak egiten ari den Oierren papera azpimarkatu nahi dut.  Bere parte hartzeen, bere hitzen zuzentasun, egokistasun eta zolitasunak, Iñigoren gogoa eta oroimena ez ezik, poliziaren gehiegikeriak eta jazarpenak jaso dituzten guztiena ere bizirik mantentzen laguntzen dutelako.

Animo Cabacas-Lizeranzu sendia!

Argazkia: Monika Del Valle-Argazkipress-GARA

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide