Hormek berba egiten dutenean (I)

Gure herriaren Historia, liburuetan ezezik, hormetan ere idatzia izan da. Lehen Gizakiaren labarretako arteatik hasita, gaur egungo grafitti garaikidetaraino.

Azken 40 urte hauek konbultsoak izan dira oso, gatazka andanaren lekuko izan da gure herria: nazio askapena, intsumisioa, euskara, gatazka armatu, laboral, ekologiko zein sozialak... errepresioa ezker-eskuin, sarritan zapalduek hormak izan dituzte euren aldarria plazaratzeko modu bakarra.

Horren ondorioz, adierazpen askatasuna bera erasotua izan da maiz. Garbitasunaren eta txukuntasunaren aitzakiapean, agintariek (aurretik hormak erabilitako batzuek) zentsura ekimen asko gauzatu dituzte, baita jasarri ere, margoketa edo graffiti egite hutsa isun potoloekin edo gartzelarekin zigortua izan baita.

Hala ere, gure herrietako bazterretan , adabaki grisen artean, oraindik orain borroka eta gatazka zaharren aztarnak topa ditzakegu. Ez jasarpenak, ez zentsurak ezabatu ezin izan dituztenak.

Horra bidulmatxoa, zabalik eta osatu gabea, edonorrek osatzen lagundu dezakeena, ahaztutako txoko horretan dagoen margoketa zahar hura betiko ez galtzeko, espraiaren edota brotxaren garra ez dadin inoiz amatatu...

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide