BESTE AUTOPISTA ELEKTRIKOA AIARALDEAN??

Erabiltzailearen aurpegia Joxe Blanco 2017ko mar. 22a, 22:44

Okondo eta Arrankudiagako lurrak zeharkatuko lituzkeen goi tentsioko autopista elektrikoa martxan ipintzeko egitasmoa ber-aktibatu da. Gueñes- Itsaso deritzon goi tentsioko lerroa eraikitzeko asmoa ez du baztertu egitasmoaren sustatzaile nagusia den “Red Eléctrica Española” enpresak eta ondorioz, gainditu beharreko izapideak burutzen ari dira azkenaldi honetan.

Espainiako Gobernuak interes orokorreko proiektua izendatu eta baimen administratibo eskuratzeko prozedura zabalik du martxoaren 23ra bitartean. Dagoeneko Bizkaiko Aldundiak eta zenbait udalek alegazioak aurkeztu izan dituzte aipatu prozeduraren barruan. Egistasmoak 2011. urtean, aurreneko izapideak gainditu zituen ingurumen inpaktu ebaluazioa eskuratzean.

Jada eraikita dagoen eta Kantabrian hasiera duen Peganos-Gueñes linearen jarraipena litzateke Bizkaiko Gueñes eta Gipuzkoako Itsaso udalerriak lotuko dituen lerro berria , 182 dorre erraldoiko 73,467 km-tako ildo luzea, Bizkaia, Araba eta Gipuzkuako 26 udalerrietan zehar zabalduko dena , horien artean Aiararaldeko Okondo eta Arrankudiaga aurkitzen direla.

Lerro berriaren helburua energia soberakinak estatu frantsesera bideratueta Mediterranear aldearekin lotura hobetzea omen lirateke. Eragile ezberdinek (ekologistak, nekaziak,...) eta herri erakunde zenbaitek aldiz, mesfidatza agertu dute, egistamoaren beharra bera ere auzitan ipintzeraino. Izan ere, faunan, landaredian eta ingurmenean kalte larriak egozten dizkiote. Beste aldetik, 2011an ingurumen inpaktu ebaluazioa onartu zenean , aurkeztutako alegazioak aintzat ez hartzea salatzen dute. Hartara, izapide hori errepikatzea eskatzen dute aurrera egin baino lehenago. Hainbat lekutan sensibilizazio eta salaketa ekimenak burutzen ari dira.

Espainiako Gobernuak estrategikotzat jo du egistasmoa eta enpresaren arabera, behin baimen guztiak eskuratuta, 2018ko udan lanak hastekotan izango ziren, 60 milioi euroko aurrekontuarekin.

Antza denez, lerroa Ganekogorta eta Kamaraka mendien arteko lepo zabaletik igaroko litzateke. Gogoratu behar da, egun goi tentsioko beste lerro bat gure eskualdean barneratzen dela, Garoñatik argindarra ekarri eta Aiara Herri zein Artziniegatik pasatzen dena.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide