Apoaren bihotzaren itzulera efimeroa dastatzen

Punk rock zaleok berri oso ona jaso genuen duela gutxi, Zaragozako El Corazon del Sapo taldea aurtengo Hatortxurock jaialdi solidarioaren edizio berezirako berriz elkartuko zirela jakitean.

90. hamarkadaren eszena alternatiboko ezinbesteko izena da ECDS, zale askoren erreferentzia garrantzitsua eta zalantza barik, punk-ak eman duen talderik onenetakoa.

Liluratzeko moduko musika egiteaz gainera, azpimarratzekoa da taldearen jarrera, konpromiso politikoari lotutako sormen proposamena eskainiz. Honetaz eta taldearen ibilbideaz, luze hitz egiten du Fer Apoa taldearen abeslariak, hilaren 6an argitaratutako Gara egunkariaren euskara hutsezko Gaur8 gehigarriko elkarrizketa-erreportajea interesgarrian (Apoaren Bihotza, taupaka).

Fer Apoaren jarduna ezaguna da beste aldetik gurean; egun euskal herritarra izateaz aparte, euskal eszenaren talde esanguratsuetan parte hartu izan baitu: Kuraia, Matxura, Estricallan... Aipatu erreportajean, besteak beste, taldearen behin behineko itzuleraren nondik norakoak ematen dira, Hatortxu rock-en barruan Lakuntzan emango duten kontzertuarekin batera, beste hiru emanaldi aurreikusita zituztela esaterako: Zarautzeko Putzuzulo Gaztetxean (pasa den larunbatean) eta Zaragozan beste bi.

Hiri horretan, maiatzaren 13an joko dute eta iragarri gabeko kontzertua emana dute dagoneko. Azken emankizun hau oso berezia izan omen zen, 17 urteren ondoren aurrenekoa izan zelako baina batez ere, ospatu zen zen lekuagatik, Kike Mur CSA zentro sozialean hain zuzen. Izan ere, gune autogestionatu hau Zaragozako Torreros espetxe zaharrean dago, eta bertan hil zen preso intsumisoaren izena darama. Irudi hauek ikusiz, normala da hunkitzea eta oilo ipurdia jartzea. Apoaren bihotz handia!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide