IRITZIA

Zubiaurreko plaza hutsago

Erabiltzailearen aurpegia Joxe Blanco 2022ko eka. 8a, 08:51
Titi Laudioko Skuateko kontzertu batean, oholtzatik bota den gazteak jotzen dio belaunarekin. / Txarli Tirado

Beti pentsatu dut superbibiente hutsa nintzela. Eta nire belaunaldikoren bat hiltzen den bakoitzean sentsazioa areagotu egiten zait. Bizilegea?  Ez dakit belaunaldiarena oso hitz egokia den, baina bai iruditzen zait XX. mendeko 1980ko hamarkada bizitzea labanaren ahotik ibiltzea bezalakoa izan zela: gatazka soziopolitikoa, rock erradikala, droga gogorren zabalpen neurrigabea, HIESA... Hortik  testuinguru hori gainditu genuenok superbibientetzat jotzearena. Hala ere, bizirik suertatzeak ez du esan nahi onik eta kalte barik heldu garenik gaurdaino.

Ofizialki herri baten historia bertako ilustreek idazten dutela uste ohi da. Baina nago, benetako historia jende xeheak osatu egiten duela, gure bizimodu kutsatuari nabardura zintzoak ekartzen dizkiona. Jende xehea zen Javi Arrugaeta “Titi”, 1980ko hamarkada  kaotiko hartako superbibientea.

Aste hontan hil dela jakitean, bidean geratzen joan diren "kaos belaunaldi"  haren beste pertsonaia xehe batzuekin akordatu nintzen: Kaballo, Jose Klaudio... eta hizki hauek idazten ari nintzela, Marijose Garciaren heriotzaren berri ere izan dut. Garai magiko bezain latz  hura elkarrekin bizi izan genuen, bestelako loturarik gabe.

AGUR ETA OHORE TITI, INPERNUKO TABERNAN IKUSIKO DUGU ELKAR!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide