IRITZIA

Erleak eta liztorrak

Iñigo Ortuzarrek egindako alderaketa erle eta liztorren artean hautsak harrotu zituen atzo.

Ortu zaharrean norbait zoragarri edo iraka ereiten ari da, hauteskunde kanpaina “siembra de cizaña” bilakaraziz. Idorte garai honetan uzta txarra seguru.

Maisu ona izan zuen, “Iñaxio gure patroi handia”-ren baldernako “sakela”, baina “el nacionalista de txoko” Ortuellakoak ez du, antza, asko ikasi. Haren graziarik, behintzat, ez du. Orain EAJkoak erleak direla eta EHBILDUkoak liztorrak, horra!

Aiaraldera etorriko da, gure “konpetentziak” erabiliz abere-hiltegia itxi eta gero, gure baserritarrek txahal bat saldurik hiltzeko Villarcayo, Miranda, Logroño… Espainiara joan behar dutela azaltzera.

Etor dadila ordu onean, TUBACEX-eko langileen “daño reputacional” hari esker enpresak zein hazkunde handian lortu duen ikustera, eta enpresako buruek zelako soldata ederrak irabazten dituzten.

Bide batez, Laudiora badator, zero kilometroko haragia jatera edo, Batzokira joan daiteke. Hantxe Sabino haserre bai haserre: atzo OSASUNAren jokaldia ikusteko, EITB euskaraz sintonizatu ordez (edo beharrean) Espainiako televisión erdara hutsean konektatu baitzuten, gure hizkuntzari erdeinu eta arbuio eginez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide