IRITZIA

Zer da neska edo mutila?

Kokoriko Hezkuntza Faktoriak iritzi zutabea plazaratu du; neska eta mutila, genero banaketa bitarraren inguruan hausnartzeko helburuarekin.

Aukera berdintasuna, zaintza, lanen banaketa parekidea, soldata arrakala… Egun hauetan bor-bor dauden gaiak dira. Martxoan gaude eta aste honetan Emakumearen nazioarteko eguna izan da.

Garai hauetan entzuten ditugu gizonak esanez, beraiek ere ardurak hartzen dituztela, baina arrakala gaur gaurkoz handia da oraindik. Batzuetan ere entzun izan ditugu gizonak esanez zaintzan laguntzen dutela, ardura beste bati utziz.

Zaintzak emakume aurpegia du, haurren ardura gaur gaurkoz emakumeak hartzen du.

Jendarteak, eta guk honen parte izanik, guk ere, haurra oso txikitatik hasten gara rol ezberdinetan banatzen. Jendeak haur jaio berri bat ikustean, zelan dagoen edo gurasoei zelan dauden galdetu aurretik hanka artean zen duen jakin nahi du. “Zer da neska edo mutila?” Zenbat gauza gordetzen dituen galdera txiki horrek. 

Galderak, erreala ez den mundu bitar batean banatzen gaitu pertsonak. Gizakia ez da bitarra ez sozialki ezta biologikoki ere. Espektro handia dago eta bi genero soilik adieraziz eta sozializatuz, beste pertsona guztiak zapaldu egiten ditugu.

Gainera, sexua jakitearen helburu bakarra, haur hori bestela nola tratatu ez dakigulako da. Eta ez badakigu nola tratatu esan nahi du, ezberdin tratatzen ditugula neska bada edo mutila bada. Hau da, jaiotzetik hasten garela genero eraikuntza estereotipatuarekin.

Beraz galdera horren atzetik, haurra gelatxo batean sartzeko jendartearen beharra soilik azaleratzen du. Oraindik ere urdina eta arrosa diren bi gela horiekin, horrek duen rol estereotipatu guztiekin. Noski zaintza ere emakumeei igorriz/inposatuz txiki txikitatik.

Helduak eredu izan gaitezen eta hezi ditzagun haurrak parekidetasunean, gu eredu izenik eta gelatxoetan sartu gabe.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide