Bihar iritsiko da Korrikaren 22. edizioa bere helmugara, eta Kokoriko Hezkuntza Faktoriak iritzi zutabea plazaratu du euskararen aldeko ekimen erraldoiaren inguruan.

Euskararen lekukoa eskuz esku ari da egun hauetan. Gure eskualdean, Amurrion, ekin zion bideari Euskal Herri osoa zeharkatuz Donostira heldu arte. Lekukoa eskuz esku doa eta euskara ahoz aho ere joan beharko litzateke, hau ordea oraindik ez da lortu.

Zer eta nola egin daiteke haur eta gazteek euskaraz egin dezaten? Euskal Herriko eragile, familia eta eskolek bolo bolo darabilten galdera da eta oraindik ez ditugu hitz magikoak topatu hau lortzeko.

Euskara maitatuz gero erabiliko da, beraz, lehendabiziko kontua sentsibilizazioa izan behar du. Maitatzeko ordea derrigortzea, sariak eta zigorrak erabiltzea… ez da modurik egokiena. Derrigortuz gero edo zigortuz gero ukatu egingo da hizkuntza eta sariak ematen sariengatik egingo da eta ez maitasunagatik.

Euskaraz bizitzeko ahalegina egunerokoa izan behar du, pendiente egon behar da egunero eta bide ezberdinak jorratu. Heldu bezala argi dagoena da ez dugula lortuko gure inguruko haurrek euskaraz egitea beraien erreferenteek (gurasoek, tutoreek…) euskaraz jakinda erabiltzen ez badute.

Norberatik hasita, bihotzean hazia jarri, ureztatu korrikarekin, euskararen aldeko jaiekin… eta handitzen joan dadila gure ahoetan loratu arte.

Haurrekin ere hazia jarri euskaraz kontsumituz, euskarazko ikuskizunetara joanez… ureztatu maitasunetik eta kontzientziatik dauden milaka moduak erabiliz (errepikapenekin, euskaraz egin esanez, berarekin hitz eginez…)  eta azkenean loratuko da.

Euskararen lekukoa eskuz esku igarotzen ari da 10 egun hauetan, ea beste 355 egunetan ahoz aho darabilgun.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide