Euskararen mugak

Euskararen Egunari buruz amama batekin berbetan, Aiaraldea euskalduntzeko oraindik lan galanta falta zaigula komentatu nion. “Dagoeneko asko hedatu da euskara!” esan zidan eta bere haurtzaroko egoera azaldu zidan: Baranbion jaio zen guda aurretik eta nerabezaroa Urrexolan eman zuen, Orozkon.

Garai hartan, Baranbion eta Amurrion ez omen zen ia euskararik erabiltzen. Orozkon, ordea, euskara zen nagusi. “Muga oso argia zen. Uribiarteko  etxekoak euskaldunak ziren. Altube ibaian gora ehunka metro eginda, Bergantzako bidegurutzera heldu eta bertan denak erdaldunak. Nekez ulertzen zuten elkar asteburuetako merkatuetan!”.

Hala izanda, egia da euskara dezente hedatu dela, gaur egun Aiaraldean euskaldun kopurua gora doa eta. Euskara, aldiz, ez da neurri berean plazara jalgi.

Honen arrazoia gaur egungo muga ikusezinak dira, hala nola inertziarena (“gure artean beti egin dugu erdaraz”), lotsarena (“nire euskara traketsaz esateko hobe erdaraz”), zuhurtziarena (“besteak agian ez dit ulertuko”) edo eta alferkeriarena, besteak beste.

Guda aurreko muga, etsai handiak tartean, gure hizkuntza maitatuz eta erabiliaz gainditu genuen. Gai izango al gara egungo muga ikusezin hauek ere gainditzeko?

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide