Norena da enplegua?

Aiaraldeak eskual­dean 3.532 langa­betu daudela argi­taratu zuen aurreko alean. Madriletik kapitalaren eta agintarien mesedetarako neurriei esker enpleguaren suntsiketa egunero ikusten dugu . Eskubide sozialak, gu­txi eta urriak izan badira ere, suntsituak izaten ari dira.

 Enpleguaren suntsiketari au­rre egiteko hiru bide daude; suntsiketa gelditzea, enplegua­ren sorrera eta banaketa.

Suntsiketa behin eta berriz borrokatu behar dugu. Per­tsona orok hartu beharko li­tuzke bere gain lan gatazkak, EREak, kaleratzeak... Suntsike­ta hauek ere guztioi eragiten di­gutelako.

Enpleguaren eraketan insti­tuzioek daukate zeresan han­diena. Kalitatezko enplegua bermatzeko, zerbitzu publikoak pribatizatzeko joerarekin amai­tu beharra dago. Eremu priba­tuan, inbertsioetan dago koska, batez ere I+G+B-en, dirua egon badagoelako.

Gaur egun dagoen enplegua banatu daiteke, lanaldiak mu­rriztuz, aparteko orduak behin­goz eta benetan ezabatuz, jubi­lazio adina aurreratuz... beti ere lan eta soldata prekarioak eki­dituz, herrialdeko zein enpre­sako hitzarmenak errespeta­tuz...

Hau guztia aurrera eramate­ko, Madrili planto egiteko, gure bidea egiteko, Euskal Herriko instituzio, eragile politiko, sin­dikatu, eragile sozial, patronal, enpresari eta langileen kon­promisoa eta benetako nahia behar da. Pausoak guztiok eman behar ditugu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide