KRONIKA - ARABAKO ESKOLA KIROLEKO LEHIAKETA 3. JARDUNALDIA

Pasaden larunbatean, urtarrilak 27, Arabako eskolarteko 3. Jardunaldia izan genuen mendizorrotzan. Gaixotasun baja nahikotxo izan arren, 16 igerilarik hartu zuten parte lehiaketan. Mutilek ( Xabier, Beñat, Gari, Unaik eta Julenek) eman zioten hasiera lehiari, 100 metro bizkar probarekin. Irteera nahiko geldoak egin arren, teknikaren aldetik oso ondo igeri egin zuten, nabaritu egin zen entrenamenduetan lan eta lan ibili direla. Txiri bueltak ere nahiko ondo irten ziren, hobetzeko gauzak egon arren. Adb. Unairen kasuan, txarto zenbatzeagatik paretarik urrun gelditzea. Jarraian neskek ( Maider.V, Nerea, Maider. E, Ainhize, Eguzkik eta Alizek) defendatu zuten proba berdina. Hauen kasuan irteerak mutilenak baino hobeak izan ziren, teknika aldetik ere oso ondo igeri egin zuten. Txiri bueltak eta helduerak ondo eginda egon arren (Maider V.ren txirri buelta kenduta, horren erruz deskalifikatua izan zelako) segurtasun gehiago hartzea falta zaie, erritmoa moteldu egiten dutelako beldurra dela eta. Animo txapeldunak, hurrengorako kontrolpean izango ditugu gauza horiek! Jarraitu entrenamenduetan gogotsu lan egiten! Nagusienek amaituta, txikitxoenen txanda iritsi zen (Ixai, Andoni, Sara, Irene eta Irati) hauek 50 metro bizkar defendatu behar zuten. Oso urduri zeuden, baina urduritasunak alde batera utzita, proba behar bezala defendatzea lortu zuten. Hobetzeko gauza asko egon arren, ondo igeri egin zuten. Ala eta guztiz ere askoz hobeto egin dezakete, entrenamenduetan entrenatzaileei kasu gehiago egin eta hitzegiteari uzten badiote. Lehiaketari amaiera emateko nagusienek 4x50 metro bular erreleboa igeri egin zuten. Lau pertsonako 2 taldek hartu zuten parte. Lehenengo taldean, Beñat, Maider.E, Julen eta Nerea. Bigarren taldean, Xabier, Alize, Gari eta Ainhize. Hasiera batean, batzuk gogo gabe zeuden bular estiloa asko gustatzen ez zaielako, baina behin uretan egonda dena eman zuten teknika alderik ondo igeri eginez. Lan ona! ________________________________________________________________________ 2018ko lehenengo txapelketa! Nire froga gustukoenetarikoarekin hasi zuten jardunaldia. Juan, Martin, Jon, Ismael, June, Lucia, Aroa, Lore, Oihane, Iraide, Eukene, Naroa eta Ainhoak igeri egin zituzten croleko 4 luzeak. Oso ondo egin zuten, froga egin baino lehen aholku batzuk jaso eta erabili zituzten. Sufritzeko froga da, hasieratik azkar hasi behar da igeri egiten eta guztiak asko esfortzatu ziren. 400m estiloetan Markel baino ez zen ausartu, zeukan denbora hobetu zuen, baina berak badaki azkarrago egin zezakeela. Hala ere, oso teknika onarekin egin zituen 4 estiloak, hurrengoan denbora gehiago jeitsiko du ziur. Ondoren, nire beste gustukoenetariko froga bat igeri egin zuten, 50m tximeleta. Ainhoa, Eukene, Naroa, Lore, Aroa, Oihane, June, Ismael eta Martin uretara bota ziren 2 luzeak egitera. Batzuk froga hau aukeratu zuten gustuko dutelako, beste batzuk, aldiz, bestea baino motzagoa zelako. Orokorrean oso estilo onarekin egin zuten igeri, gero eta estilo hobeagoa lortzen ari dira gogor entrenatuz eta aholakuetan fijatuz. Jardunaldiarekin amaitzeko, 200m bularrarekin ausartu ziren Juan, Jon, Lucia eta Iraide. Primeran egin zuten laurak, Juanek bere denbora pertsonala pixkatxo bat igo zuen, uste dugu estilo arraro batekin igeri egin zuelako, baina ez dauka inportantzia handirik, entrenamenduetan fijatuko gara eta hurrengoan hobeto egingo du. Horrela jarraitu ekipo! Asko nabaritzen da entrenamenduetan esfortzu handia egiten dutela eta, ondorioz, markak hobetzen dituzte txapelketa guztietan. ZORIONAK!!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide