KRONIKA -- FEDERATUENTZAKO IGERIKETA LAUDIOKO TROFEOA

Iragandako otsailaren 3an federatuek etxean egin zuten igeri. Inguruetako klubetako igerilari ezagunekin, C.N. Urgain , C.N. Zadorra eta C.N Judizmendi baita Kantabriako C.N. Noja, Playa Salve eta Erriojako C.N. Las Norias, C.N. Nassica ere. Igerilari guztiek 200 liberak egin zuten igeri, froga gogor gogorra, non erresistentzia, indarra eta sufritzeko ahalmena beharrezkoak diren. Gure lehenengo igerilaria Igor Lombraña izan zen bere denborarik honena berdinduz 2.14.70 eta egindako paseak 30.3 eta 1.04.6. Hurrengoa Beñat Gutiérrez, lehenengo 50 metroak azkar eginez 27.15 eta 100ak 58.31 guztira 2.07.34. Nesken txanda, Uxue Ortiz hasi zen egin beharreko frogarekin beldurtuta, 50 metroen pasea 37,42 eta 100ekoa 1.19. Ondo mantendu zituen indarrak eta 2.45.26ko denboran bukatu zuen froga. Maria Resa izan zen hurrengoa, Mariak ere pase ederrak egin zituen, 33.8 eta 1.11.3 denbora orokorra 2.29.4 izanik. Ainhoa Ugarrizak 34.5 eta 1.12 eta 200ak 2.28.8ko denborarekin. Deiene Duarteren paseak 31.5 eta 1.06 eta guztira 2.19. Maier Salazar 2.23.5 eta IraiaAndino 2.21.3 200 metroak alde batera utziz, 100 metroetan sartuko gara. Froga honek lehenengo 50 metroak azkar egitea eskatzen du eta bigarrenean kemena. Igerilariak oso ondo dakite eta egin beharrekoa egiten dute. Iraia Andino eta Ainhoa Ugarriza bizkarlariak egiten dute 100 bizkarraIraiaren denbora 36.9 lehenengo pasean eta 38.6 bigarrenen pasean susmo onarekin. Ainhoaren lehenengo pasea 37.8koa izan zen, bigarrena 42.0 eta guztira 1.19.3. Berak duen ardura eta indarrarekin, seguru gaude denbora hoiek hobetuko dituela, animo Ainhoa! 100 libreak oraingoan,Igor Lombrañaren txanda, 50 metrotan 29.7ko denbora lehenengo pasean eta 32.8 bigarrenean, guztira 1.02.8. Bere hoberenetik apur bat goitik, bigarren pase hori… baina lasai dena ez da ba izango denborak jeistea. Animo Igor! Beñat Gutierrezen kasuan, bere paseak, 27.0 eta 30.7, guztira 57.7, irteera izan ezik, primeran igeri eginda, azkarra eta estandatsua beti bezala. Baina badakigu irteera hobeago batekin denbora ikaragarri hori hobetu daitekeela. Animo Beñat! Uxue Ortizek berriro arritzen gaitu, aurreko asteko marka segundu batean gutxituz, 1.14.6. Maria Resaren denbora 1.09.5. Maier Salazarrena 1.10.42 eta Deiene Duarterena 1.04.4. Jardunaren bukaera 4x50 errelebo mixtoekin bukatzen da. Gizonezko gutxi ditugunez, bagenekien aldez aurretik baztertuak izango ginela baina ze demontre, igeri egitea da gustoko duguna! Lehenengo erreleboa, Uxue33.7, Maier34.0, Ainhoa 35.2 etaMaría36.1. Eta bigarrena Benat25.7, Iraia30.0, Igor 28.2 eta Deiane28.8. Jarduna guztion argazki batekin bukatzen dugu, igerilari zein teknikari. Guztiontzako opariak eta zenbait kopa. Dena den, garrantzitsuena, hobetzeko nahia eta nahi dugun horrengatik borrokatzea, kirolak haundi egiten gaitu!

EMAITZAK

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide