KRONIKA eta ARGAZKIAK - NEGUKO JUNIOR ETA ABSOLUTUEN MAILAKO EUSKAL HERRIKO TXAPELKETA

Asteburu honetan Iruñara joatea tokatu zaigu Euskal Herriko Absolutu eta neguko junior txapelketetan parte hartzeko. 6 igerilarirekin joan gara (Beñat Gutiérrez, Iraia Andino, Ainhoa Ugarriza, María Resa, Maier Salazar eta Deiane Duarte). Ilusioa eta motibazioa egon beharko luke Euskadiko txapelketa honetara heltzea lorpen itzela delako. Batzuentzat denbora minimoak lortzea erraza bada ere, beste batzuentzat erronka handia izan da, eta zer esanik ez helburua Espainiako txapelketa baldin bada. Beraz, harro egon beharko zenukete heldu zareten tokira heldu izanaz; hainbat eta hainbat igerilari bidean gelditzen dira entrenamenduetan asko saiatzen diren arren. Berriz ere nekatutako eta ilusio gabeko igerilariak aurkitu ditugu eta hau defendatu izan dituzten frogetan isladatuta gelditu zen eta ez zituzten bere markak hobetu. Guztiok dakigu momentu berezi batetatik atera berri garela, eta oraindik erditik badaudela, eta dirudienez egongo direla, oztopatzen dauden zenbait pertsona; guztiok zerotik hasiko bagina, presio barik eta talde teknikoan gure konfiantza osoa jarriz... guztia gaindituko genuke eta orain arte izan garen talde handia izaten jarraituko genuen. Guztiok, bai guraso eta baita entrenatzaileok bizirik mantendu beharko genuke gure neska-mutilen igeri egiteko gogoa, guztiok baitakigu gure laguntzak, afektiboki eta motibazioari dagokionean oso garrantzitsua dela. Hain zaila al da gure talde teknikoan gure konfiantza izatea? Azken finean, beraiek dira adituak. Agian gure aurreiritziak bazter batean utzi beharko genituzke eta pertsonenganako konfiantza izan, eta guzti hori egin nahi ez bada, agian, beste aukera batzuk bilatu beharko genituzke, horrela beste guztiak lasai geldituko lirateke bakoitza bere hazkuntzarekin jarraituko luke. Txapelketa honek pertsonalki nire igerilari garaira eraman ninduen eta egia esan nahiko dezepzio sentitu nuen, txikitatik bizi izandakoarekin eta nola igeriketak funtsa galtzen joan den. Niretzat Euskadiko Txapelketara joatea, alde batetik garaipen itzela zen, eta bestetik ilusioz eta gogoz betetako abentura bat; lagunekin egoteko denbora, eta niri gehien gustatzen zitzaidana eginez (kideen artean animatu, naiz eta talde desberdinekoak izan, guk baino hobeto egiten zuenari, inbidia barik zoriondu...) Guzti hau desagertu dela ematen du eta oso penagarria da klubeko kideen artean errespetu faltak ikustea eta elkarrekiko lehia edo norgehiagokeria sortzea. Berriz diot, oso penagarria da uretara salto egitea minimo bat lortu nahian eta zure kideetatik "ez duzu lortuko" entzutea, edo batek besteari esatea "badakizu ez zaudela ondo entrenatzen eta arratsalde honetan ez duzula zure marka onena lortuko" zer gaude sortzen, igerilariak edo talde bateko kideak lehiatzen? Honekin, guztiok honen gainean gogoeta bat egitea espero dut... jakin beharko genuke gorrotoarekin ez garela inora helduko, guztiak hondatu gaitezkeela. Konturatu beharko genuke gure seme-alaben islada garela, gugandik ikasten dute. Beraz, gurasoei zera eskatuko nizueke, konfiantza eta pazientzia. Igerilariei ere zerbait eskatuko nieke, aukerak ematea, pentsatu eta egin gogoeta bat nahi duzuenaren inguruan, eta ez utzi inork manipulatzerik. Zuek zuen kabuz pentsatzeko gai zarete. Oso ondo dago aholkuak eskatzea, baina kontutan izan, kontatzen diguten guztia beti ez dela guztiz baliozkoa eta nortasuna eta jakinduria nahikoa dugula, guk jakiteko esaten digutenaren artean zer den guretzat onena dena. Animo guztioi, jarraitu zuen ametsak! Badakigu ez gaudela gure momenturik onenean, baina badakuzue zuen entrenatzaileak hor gaudela behar duzuenerako eta guztioi era berdinean laguntzeko prest gaudela! Azkenik, gure harrobiaren islada zaretela gogoratu nahi dizuet, txikiek zuen mugimenduak oso hurbiletik jarraitzen dituztela, eta motibatuta behar zaituztegu. Beraz, animo eta entrenamenduetan ekin gogor."

ARGAZKIAK
JUNIOR
ABSOLUTO

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide