KRONIKA -- ARABAKO ESKOLA KIROLEKO LEHIAKETAREN 5. JARDUNALDIA eta SELEKZIO AUTONOMIKOEN ARTEKO ESPAINIAKO IGERIKETA TXAPELKETA

Arabako eskolarteko txapelketaren 5. Jarduna, berriz ere emozioz eta kirioz beteriko jarduna. Eta ez zen gutxirako! Tximeleta igeri egitea suertatu zitzaien! Zenbail huts zirela medio ere, 14 igerilarirekin abiatu ginen (Nerea Resa, Maider Valle, Ainhize Velez, Maider Escobar, Eguzki Otaola, Gari Salazar, Julen del Rio, Xabier Arranz, Danel Onieva, Beñat Leniz, Irati Villanueva, Sara El-Kahali, Irene Abiega eta Andoni Arberas). Neska nagusienak izan ziren lehenak, oso ondo defendatu zuten 100 m tximeleta. Zeramaten urduritasuna alde batera utziz, frogaren zailtasunak eta gogortasunak kontuan izanda, teknika oso onarekin egin zuten igeri, entrenamenduetan zuzendu zaizkien gauzatxoak kontutan izanda. Oso ondo txapeldunak, segi horrela!! Gero mutilak froga berdinarekin, beste taldeetakoak froga honetan parte hartzen animatu ez zirenez, beraien arteko leia baino ez zuten aurkitu. Zein gogorrak garen Igeriketa Laudioko entrenatzaileak! Baina batez ere, zuek txapeldunak eta ausartak zarete! Froga hau, teknika, irteera eta txiribuelta onarekin egin zuten! Azkenik, txikienek egin zuten igeri banakako frogekin, 50 m tximeleta. Hauei ezin diegu eskatu egin zutena baino gehiago. Oinarrizko arauak primeran bete zituzten (bi eskuekin ikutzea…) Jarraitu horrela lanean! Bukatzeko, erreleboen bi talde egitea lortu genuen. Oraingo honetan guztiek egin nahi zuten igeri, baina hori ezinezkoa zenez… lehen taldea (Xabier Arranz, Ainhize Velez, Danel Onieva eta Nerea Resa) eta bigarrena (Andoni Arberas, Maider Escobar, Irene Abiega eta Beñat Leniz) oraingoan 50x4 libre mixtoa. Nabarmena da irteera eta heldueratan lan handia egin dutela. Laguntasuna eta animoak agerian zeuden, baina gogorarazi nahi diet, ezin garela tranpolinen ingurutik alde egin guztiek bukatu arte.. Zorionak guztiei egindako lanagaitik! Deskantsatu bi aste hauetan eta opor bueltan elkar ikusiko dugu. 200 metro libreekin hasi zen jardunaldia, lehenengoak neskak: Ixone, María Figueroa, Oihane, Lucía, June, Lore, Aroa, Maider Vicario, Joane, Iraide (nahiz eta 2 astetan entrenatzera etorri ezin izatea, animatu zen!!), Eukene, Ainhoa; eta bigarrenak mutilak: Borja, Juan, Martín eta Ismael. Oso froga zaila da, badirudi 200 metro baino ez direla, froga luzeagoak daudela… baina oso zaila da erritmoak ondo mantentzea. Normalean, lehenengo 50a oso azkar egiten da, bigarrena motelago frogaren erdia baino gehiago geratzen dela ikusten duzulako, hirugarrena…. hirugarrena zailena eta gogorrena da!!! Abisatu nien kontuz ibiltzeko, indarrak gordetzeko zati honetarako eta gogoz hartzeko (baina ooooso zaila da) eta azkenean indar guztiak bota behar dira, behar bada, grua batekin aterako gara. Igerilari guztiek haien indar guztiak jarri zituzten, baina normala den moduan, askok hasieran galdu zituzten eta 3. 50ean ez zeukaten indar gehiegirik. Aipatzekoak dira guztiak, esfortzu handia egin zutelako, baina ezin dut jarraitu Borja aipatu gabe. Igerilari guztiak Borja izan beharko lukete eredu: bai teknikan, bai entrenamenduetan jartzen dituen gogoetan, entrenatzaileengan duen errespetu eta konfiantzan, eta txapelketetan jartzen dituen gogo eta kontzentrazioan. Espainiako txapelketara joateko gutxienekoa ia ia hausten du! segundu erdia baino ez zitzaion falta!!! Hurrengoan lortuko du ziur. Bere burua gainditzen saiatzen da BETI, ez badu lortzen, pozik jarraitzen du, gogor entrenatu eta hurrengoan saiatuko dela esanez. ZORIONAK BORJA!! Benetan laudagarria zure jarrera. Honek guztiak ez du esan nahi besteek ez dutela hau guztia ere eh, baina Borjak egunero, EGUNERO, erakusten ditu ezaugarri guzti hauek. Jon Ozaetaren txanda izan zen ondoren, 400 metro estiloak egitera animatu zen!!! Aupa Jon ausarta!!! Jon beti saiatzen da bere beldurrei aurrera egiten, tximeleta ez da bere estilorik onena, egia da nahikotxo kostatzen zaiola estilo hau. Baina itzelezko saiakerak egiten ditu bere akatsak zuzentzeko eta hobetzeko. Oso ondo aguantatu zuen, entrenatzailearen gomendioei kasu egin eta bere indar guztiekin primeran egin zuen. Zorionak Jon! Zu bai zarela ausarta. 100 metro bularrekin amaitu ziren banakako frogak. Lore, Ainhoa, Aroa, Eukene, Oihane, María Figueroa, Joane, Iraide, Maider Vicario, Ixone, June, Lucía, Ismael, Martín, Juan eta Borja parte hartu zuten. Egia da duela urte batzuk Igeriketa Laudion “brazista”rik ez zeudela, baina azken bolada honetan asko agertu dira. Primeran egin zuten, orokorrean, txiribueltak, filipinak eta estilo oso onak izan ziren. Beti egongo da detailetxo txikiren bat hobetzeko, baina horretarako entrenatzen dugu, akats hauek gainditu eta estilorik onena lortzeko. Aupa igeltxoak! Amaitzeko, 4x50 metro bular egin zuten. “Txikien” taldea eta “nagusien” taldea osatu genuen, haien artean konfiantza handiagoa dutelako, besterik gabe. Eta ara gure ezustea txikiek irabazi zutela ikusi genuean!! Oso “brazista” onak dira txikiak eta primeran entrenatzen dute, super pozik nago nire neskekin!!!! Kontratu bat sinatu dugu datorren urtean nirekin geratzeko jejeje. “Nagusien” taldeak oso ondo egin zuen ere, baina haiek badakite entrenamenduak hobeto egin ahal dituztela, batzuk ez dute %100a ematen, eta %100a ematen ez badute, txapelketak ez dira bikain aterako, nahiz eta zuen gogo guztiak jarri. Animo neskak! primeran egin dezakezue gogoa jarriz gero

1.TXANDA
2.TXANDA
Espainiako Autonomi Erkidegoen Eskolarteko Txapelketaren

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide