Laudioko Udalak Anton Soroluce langilearen heriotza deitoratu du

Anton Soroluceren hileta bihar izango da./ Larraz ehortzetxea

Udalbatza eta Udaleko langileak atsekabetuta daude Anton Soroluce orain arte udaltzainburua hil delako. 63 urterekin hil da udal langilea, gaixotasun luze baten ondorioz.

Udalak nabarmendu nahi du Sorolucek 37 urte daramatzala Udaltzaingoaren buru. Izan ere, bera izan zen gaur egun eboluzionatzen eta hobetzen jarraitzen duen polizia ereduaren bultzatzaileetako bat Laudion. Hari esker, eta beste 6 agente gehiagori esker, posible izan zen gaur egun ezagutzen ditugun funtzio integralak dituen polizia sortzea.

Udalbatzak eta Udaleko langileek ahalik eta maitasun eta dolumin handiena helarazi nahi diote Soroluceren familiari une gogor hauetan.

Anton Soroluce, goian bego!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide