Anton Soroluceren omenaldia

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udaltzaingoa 2020ko urt. 20a, 08:23

Anton Soroluce gaztea zenean./ Laudioko Udala

Joan den abenduan, Laudioko udaltzainok bat egin genuen Anton Soroluce ordura arte poliziaburua zendu zeneko albiste tristearekin, 63 urte zituela, gaixotasun luze baten ondorioz.

Horregatik, hil ondorengo omenaldi gisa, lankide izan ginenok Antonek ia lau hamarkadaz udaltzainen buru egin zuen lan aipagarriari balioa eman nahi diogu.

Garrantzitsua da azpimarratzea bera izan zela udalerriko polizia-ereduaren bultzatzaileetako bat, gaur egun ere eboluzio- eta hobekuntza-prozesu batean murgilduta jarraitzen baitu.

Hari esker, eta beste sei lankide gehiagori esker, posible izan zen gaur egun ezagutzen dugun funtzio integralak dituen polizia-eredua diseinatzea eta garatzea.

Laudioko udaltzainok pertsona hurbila eta atsegina izan zela gogorarazten dugu, eta, gainera, eguneroko lanarekin bere herria, gure herria, guztiontzat seguruagoa eta atseginagoa izatea lortzen zuela.

Lankideek Aiaraldeko argitalpen hau baliatu nahi dugu Antonen familiari eta lagunei ahalik eta maitasun handiena helarazteko.

Anton Soroluce, GOIAN BEGO.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide