Laudioko Udalak arriskuan dauden hainbat orkidea basati espezie babestu ditu Arraño inguruan

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2022ko mar. 15a, 08:00
Orkideak Aiaran./ Aiaraldea.eus

Espezie Mehatxatuen Euskal Katalogoan agertzen diren Himantoglossum hircinum eta Orchis itálica espezieak dira

Laudioko Udalak herrian identifikatutako orkidea basati espezie batzuk babesteko jarduerak jarri ditu abian berriro. Zehazki, Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Katalogoan agertzen diren eta Arrañon aurkitu dituzten Himantoglossum hircinum eta Orchis itálica espezieen zenbait ale dira.

Oraingoz, identifikatutako aleak hazten diren guneak seinaleztatu dira, udal langileek egiten dituzten sega-lanetan moztu ez ditzaten. Hesiak ere instalatu dira, inguruan bazkatzen duten abereek landareak kaltetu ez ditzaten. Eta kartelak jarri dira seinaleztatutako guneetan, egiten ari den jarduketaren berri emateko.

Lan horiek egiteko, Laudioko udalak tokiko naturalisten ezinbesteko laguntza izan du; izan ere, naturalista horiek arduratu dira bi espezieak hazten diren guneak lokalizatzeaz, eta hartutako babes-neurrien jarraipena eta ebaluazioa egiteaz.

“Euren loreen edertasunaz eta dotoreziaz gain, orkideek ekosistemaren kontserbazio-egoeraren termometro gisa jarduten dute. Biodibertsitatearen galera planetaren arazo esanguratsuenetakoa da, eta azken hamarkadetan erritmo jasangaitza hartu du. Gure ingurunea eta bertako espezieak behar bezala babesteko ezagutu behar ditugulakoan, Udaletik jarduketa horiek eta beste batzuk zabaltzen jarraituko dugu, gure berdeguneen biodibertsitatea ezagutarazteko eta kontserbazioaren garrantzia azpimarratzeko”, ziurtatu du Ander Añibarro alkateak".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide