Udalak joan den ostiralean Laudioko anbulatorioko EAGn gertatutakoa salatu du eta deitutako mobilizazioekin bat egin du

Udalak mobilizazioekin bat egiteko deia egin die herritarrei, herri-ekimenak aktibatuz.

Gaur goizean Laudioko Udalak adierazpen instituzional bat onartu du herriko Anbulatorioko Etengabeko Arretako Gunean (EAG) bizilagun bat hil izana deitoratzeko, zerbitzuan medikurik ez zegoela egiaztatu baitzen. "Tamalez, gure herriak ez du larrialdietako medikurik normalean. Orain, urteetan salatu dugun errealitate bati aurre egin behar diogu. Osakidetzak ezinbestekotzat hartzen dugun zerbitzu hau kentzearen erabakiaren aurrean, kritikak jaso izan ditu geure aldetik”, deitoratu dute Udalean.

Gertatutakoaren aurrean, Udalak hildakoaren familiari eta gertukoei babesa eta elkartasuna adierazi nahi die, eta beharrezkotzat jotzen dituzten esparru guztietan laguntzeko prestutasuna adierazi ere. Era berean, dei egiten die herritarrei deitutako mobilizazioekin bat egin dezaten herri-ekimenak aktibatuz. "Eskualde osoa gonbidatzen dugu antolatu diren elkarretaratze eta manifestazioetan elkarkidetasunez parte hartzera, gure haserrea adierazteko eta aldaketa bat eskatzeko", gaineratu dute.

Udalak larrialdietako medikuen presentzia ezaren aurrean bere gaitzespena berresten du, eta Osakidetzari eta Eusko Jaurlaritzari funtsezko zerbitzua den hau berehala berrezartzea eta indartzea eskatu dio. "Ezin dira onartu gure herritarren osasuna eta bizitza arriskuan jartzen dituzten erabakiak, tokian tokiko benetako ondorioak kontuan hartzen ez dituztenak gainera. Urrututik hartzen diren erabakiek ondorio hilgarriak izan ditzakete, berriki sentitu dugun bezala", gaineratu dute.

Hori guztiagatik, Udalak Laudioko anbulatorioko Etengabeko Arretako Gunean (EAG) arreta bermatuko duten eskura dituen mekanismo guztiak abian jartzeko konpromisoa hartu du. "Tragedia honek bat egitera bultzatu gaitzala, geure eskubideak eta ongizatea defendatzen dituen komunitate bat izatera. Udaletik, Laudioko eta eskualdeko herritar guztien segurtasuna eta osasuna zaintzeko konpromisoa berresten dugu", amaitu dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide