Topa!Laudio turismo informazio bulegoak asteburu honetan berrekingo dio zerbitzuari

Zerbitzua ostiraletik igandera emango da, 09:00etatik 14:00etara, eta udan ostegunetik astelehenera, ordutegi berean Topa!Laudio, Zumalakarregi etorbideko Kioskoan kokatzen den turismo informazio bulegoa, herritarren eta bisitarien eskura egongo da asteburu honetatik aurrera, 10:00etatik 14:00etara. Iaz bezala, zerbitzuak herriko eskaintza turistikoa dinamizatu eta sendotuko du, Laudioko ondare historikoa eta naturala ezagutaraziz (Ermualde, Lamuza parkea, ermitak, etab.), baita udalerriko merkataritza eta ostalaritza eskaintza ere.

Topa!Laudio zabalik egongo da urte osoan zehar; udan bulegoa ostegunetik astelehenera egongo da irekita, 9:00etatik 14:00etara, baita zubietan eta egun berezietan ere. Goi-denboralditik kanpo, zerbitzua ostiraletik igandera egongo da herritarren eskura, ordutegi berean. Horrez gain, 944 034 930 telefono-zenbakian arreta turistikoa emango da, baita posta elektronikoaren bitartez ere (topa@laudio.eus).

Halaber, Topa!Laudiok webgune turistiko bat (www.topalaudio.eus) eta sare sozial espezifikoak ditu, Instagram (@topalaudio) eta Facebook (Topa Laudio). Horrela, Laudio eta bere ingurua bisitatu nahi duten pertsonek udalerriko eskaintza ezagutu ahal izango dute.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide