Astelehenean Udaberrilekuak udalekuetan izena emateko epea zabalduko da

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2024ko ots. 10a, 06:00

Gazteen aisialdirako ekimena, Gaztelekuaren programaren barruan kokatzen dena, martxoaren 25,26 eta 27an eta apirilaren 2,3,4 eta 5ean burutuko da, eta aste bakoitzak 10 euroko kostua izango du.

10 eta 16 urte bitarteko laudioarrek datorren astelehenetik otsailaren 23ra arte izena eman ahal izango dute Udaleko Gazteria sailak berriro diseinatu duen Udaberrilekuak programan. Aurreko urteetan bezala, erroldaturik ez dauden baina herrian ikasten duten pertsonek ere udalekuetan parte hartu ahal izango dute.

Gazteen aisialdirako ekimena, Gaztelekuaren programaren barruan kokatzen dena, martxoaren 25,26 eta 27an eta apirilaren 2,3,4 eta 5ean burutuko da, eta aste bakoitzak 10 euroko kostua izango du. Aurten diseinatutako jardueren artean parte-hartzaileek poltsa bateko diseinua egingo dute, grafitien teknikak ikasi, eskalada egin, sukaldaritza tailer bat, eta noski, txangoak ere. Izan ere, martxoaren 27an Bilboko Athletic Museoa bisitatuko dute eta apirilaren 3an Derioko Jump Yard tranpolin parkea.

Aurreko edizioetan bezala, aurten ere 40 plaza izango ditu programak. Izena eman nahi dutenek hilaren 23a baino lehen eman beharko dute Udalaren HAZ zerbitzuan edo modu telematikoan, udalaren webgunearen bitartez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide