Udalak Dolumin Barikuko azokako 65 saltokiak eskatzeko epea zabaldu du

Martxoaren 22an izango da azoka. / Aiaraldea.eus

Eskatzaileek otsailaren 29ra arte izango dute dokumentazioa Udalaren HAZen edo egoitza elektronikoaren bidez aurkezteko.

Martxoaren 22an Laudio lehen sektoreko erakusleihorik onena bihurtuko da beste urte batez Dolumin Barikuko azokarekin. Abere erakusketan zein tokiko produktuen eta artisautza azokan parte hartu nahi dutenek aukera izango dute otsailaren 29ra arte. Aurten ere, 65 saltokiak sakabanaturik egongo dira Herriko Plazan, Aldai plazan eta Alberto Aceron.

Eskatzaile bakoitzak argi eta garbi adierazi beharko du postu bat edo bi nahi dituen aurkeztutako eskabidean; bestela, postu bakarra eskatzen dela ulertuko da. Eskaerak Udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan edo egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dira. Saltokien zozketa hurrengo egunean egingo da, martxoaren 1ean.

Azoka 08:30etik 14:00etara egongo da zabalik, eta uhalgintzarako eta saskigintzarako 6 postu propio ere izango ditu. Horrez gain, Udalak baimendu ditzake ere lau txosna, erroskillazko hiru postu, eta nekazaritzako makinen eta ibilgailu berrien erakusketa bat. Ikastetxeek beren hezkuntza-eskaintzak erakusteko gune bat ere izango dute, eta elkarte soziokulturalek eta kirol-elkarteek beren produktuak erakutsi eta saldu ahal izango dituzte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide