Lezeaga Aretoko dinamizatzaile posturako eskaintza

Gardea auzoan dago Lezeaga Aretoa. / Aiaraldea.eus

Kurrikuluma bidaltzeko epea martxoaren 7an amaituko da.

Udalak Lezeaga Aretoan, Laudioko emakumeentzako ahalduntze eskolan, dinamizatzaile izateko eskaintza jarri du abian. Horrela, interesa dutenek kurrikulumak bidali ahal izango dituzte helbide elektroniko honetara  sara.zabala@ortzadar.es datorren martxoaren 7ra arte. 

Horrela, martxoaren erdialdean hasi eta 4 hilabeteko iraupena duen enplegua izango da. Kontratua astean 20 ordukoa izango da, astelehenetik ostegunera, arratsaldez, eta ostiraletan, goizez. Lanpostu hori lortzeko, honako baldintza hauek bete behar dira:

  • Unibertsitateko prestakuntza (Gradua, Lizentziatura, Diplomatura).
  • 150 orduko gutxieneko prestakuntza berdintasunaren arloan.
  • Berdintasunaren arloko esperientzia.
  • Euskara, EGA maila edo baliokidea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide