Iñaki Plaza, Parisko Herri Urrats-en

Erabiltzailearen aurpegia Lorea Ibañez 2018ko mai. 22a, 16:47
Herri Urrats-eko kartela. / Lorea Ibañez
Urtero bezala, Pariseko Euskal Etxeak bere indarra eta laguntza eman nahi dio euskarari, hori dela eta, Sutraia Erroak euskara elkarteak zein Euskal Etxeak berak, Pariseko Herri Urrats antolatzen dute. 
 
 
 
 
 

Eguna familiako txikiei zein handiei zuzenduta dago, normalean herri kirolak, jolasak zein afariak egiten dira. Aurten ordea, musikari omenaldi berezi bat ematea erabaki dute, Iparraldean ohitura handia baitute bazkari ostean kantaldiak egiteko, etab. Hortaz, Txalaparta eta pandero tailerrak antolatuko dira larunbat honetan Parisen, zeinetan Iñaki Plaza Amurrioarrak irakasle moduan egongo den. Ekitaldia arratsalde partean izango da, 14:30etik aurrera, tailerrak egongo dira txiki zein handiei zuzenduak, ondoren merendola, euskal karaokea eta azkenik Iñaki Plaza eta Ion Garmendiaren kontzertua, euskal folka frantziako kapitalean zabal dadin!

Egunean bertan lortuko den diru guztia Bokaleko (Lapurdi) ikastolara bidaliko da, normalean Iparraldeko Ikastola txikiak aukeratzen ditu Euskal Etxeak dirua emateko, iparraldean euskarari ematen zaion laguntza ez baita hegoaldekoa bezain oparoa.

Hemen atxikitzen dizuet larunbateko kartela, Parisetik bazaudete eta euskal giroan murgildu nahi bazarete, badakizue! Euskal Etxea denon etxea da! Aupa Euskera munduan zehar!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide